DELITUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Udalak atxilotuen jatorriaren berri emango du aurrerantzean

Bilbok eta Gasteizek ez bezala, Donostiak bat egin du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezarritako irizpidearekin. Aurrerantzean, Donostiako Udaltzaingoak atxilotuen jatorria jakinaraziko du, hedabideek zein herritarrek eskatuta edo "egoerak hala eskatzen duenean". 

Donostiako udaltzainak, kalean.
Donostiako Udaltzaingoko bi agente. Artxiboko argazkia: EITB

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ezarritako irizpideari jarraituz, Donostiako Udalak atxilotuen jatorriaren berri emango du aurrerantzean, udaleko iturriek EFE albiste agentziari jakinarazi diotenez. 

Gauzak horrela, Donostia izango da atxilotu eta ikertuen jatorria jakinaraziko duen EAEko hiriburu bakarra. Izan ere, Bilbok eta Gasteizek kontrakoa erabaki dute. 

Segurtasun Saila iazko urrian hasi zen Ertzaintzak atxilotutakoen jatorriaren berri ematen, eta neurriak polemika-iturri izaten jarraitzen du.

Testuinguru horretan, Arartekoak ikerketa abiatu zuen, ofizioz, Ertzaintzaren irizpide-aldaketaren arrazoiak ezagutzeko.

Donostiako Udalak, bere aldetik, erabakia defendatu du “gardentasun ariketa bat” dela eta iritzita.

Are gehiago, datu hori ezkutatzeak mezu populistak hauspotzea eta estigmatizazio handiagoa dakartzala nabarmendu du. 

Gauzak horrela, aurrerantzean, Donostiako Udaltzaingoak atxilotuen jatorria jakinaraziko du hedabideek zein herritarrek eskatutakoan edo "egoerak hala eskatzen duenean"

Jon Insausti: "Donostia hor egongo da"

Jon Insausti Donostiako alkatearen esanetan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari dagokio segurtasun politikak definitzea eta horrek uste badu atxilotuen jatorriari buruzko informazioa plazaratzea ona dela "Donostia hor egongo da". 

Gardentasunak mezu populista eta demagogoak "desaktibatu" egiten dituela ere nabarmendu du. 

Horrez gain, kasu batzuetan jatorriak delituen izaera ulertzen laguntzen duela aipatu du, Kosovoko talde antolatuen eta Latin King bandaren kasuan, adibidez. 

18:00 - 20:00

Alderdien erreakzioak

Donostiako Udaleko EH Bilduk uste du ez dagoela arrazoirik, "ez juridikorik eta ez polizialik", atxilotuen jatorriaren berri ematea justifikatzen duenik. "Delituen kopurua ez da murriztuko, eta herritarrek segurtasunari zein migrazioari buruz duten iritzia ez da aldatuko", dio zabaldu duten oharrak. 

Gaiaren inguruan "orain arte" izandako "adostasunari" eustea eskatu du koalizioak; hau da, "Arartekoak eta gaia landu duten eragileek ezarritako irizpidea". Zentzu horretan, gogoratu du EAJko zenbait udalek ere bat egiten jarraitzen dutela irizpide horrekin, Bilbokoak, kasu. "Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak berak orain urtebete gaur dioenaren kontrakoa defendatzen zuen", erantsi dute. 

Bere aldetik, Ane Oyarbide PSE-EEk Donostiako Udalean duen bozeramailearen iritziz, atxilotuen jatorria argitaratzeko hartutako erabakiak "ez du estigmei aurre egiten laguntzen, aurreiritziak indartzen ditu eta kausa konplexuak sinplifikatzen ditu".

Ohar batean adierazi duenez, "delinkuentzia ez da azaltzen delitugileen jatorriari esker, baizik eta politika publiko serio eta iraunkorrak eskatzen dituzten faktore sozial, ekonomiko eta estruktural ugariei esker".

Oyarbideren ustez, "Insausti oker dabil esaten duenean informazio hori emateak laguntzen duela usteetan oinarritutako estigma eta diskurtso populistei aurre egiten", "guztiz kontrakoa lortzen baita". Horrela, Donostiako sozialistek eutsi diote euren alderdiak Euskadin orain arte  izan duen posizioari; izan ere, irizpide horri berari eutsi diote polemika piztu zenetik, baita Salvador Illa Kataluniako presidenteak Ertzaintzaren bideari jarraitzea erabaki ostean, jatorriari buruzko datuak ematea erabaki zuen eta.

Bestalde, Victor Lasa Elkarrekin Podemosek Donostiako Udalean duen bozeramaileak deitoratu egin du "Donostiak ultraeskuindarren diskurtsoarekin bat egitea", eta "egun tristea" dela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X