Ertzaintza aste honetan hasiko da isunak jartzen baliza ez erabiltzeagatik
Baliza ez edukitzea edo baliza ez erabiltzea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 80 euroko isuna dakar.
Ertzaintza aste honetan hasiko da matxurak eta istripuak seinalatzeko baliza ez edukitzeagatik zigortzen, 80 euroko isunarekin, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri duenez.
Joan den urtarrilaren 1etik derrigorrezkoa da V16 balizak ibilgailuan eramatea eta beharrezkoa denean erabiltzea. Neurri berri hori martxan jarri zenetik, Ertzaintzak informazioa eman du eta lan pedagogikoa egin du gidarien artean.
Informazio fase horren ondoren, Ertzaintza aste honetatik aurrera hasiko da V16 balizarekin lotutako arau-hausteak zigortzen.
Baliza ez edukitzea zein baliza ez erabiltzea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 80 euroko isuna dakar. Zigor berbera jartzen zen lehen triangeluen kasuan.
V16 baliza Espainiako Estatu osoan arriskuaz ohartarazteko baimendutako gailu bakarra da, larrialdietako triangeluen ordezkoa.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gogorarazi du urtarrilaren 26tik aurrera mugikortasun pertsonaleko ibilgailuek, patinete elektrikoek barne, 25 kilogramotik gorako pisua badute eta 14 km/h-tik gorako abiadurara irits badaitezke, erantzukizun zibileko asegurua izan behar dutela, nahitaez.
Betebehar hori urratzeak 300 euroko isun ekonomikoa dakar patinetea zirkulazioan dagoenean, eta 200 eurokoa ez dagoenean.
Betebehar horretatik kanpo geratzen dira, oraingoz, ibilgailu pertsonal arinak, hau da, gehienez ere 25 km/h arteko abiadura hartzen eta 25 kilo baino gutxiago pisatzen dutenak, eta 14 km/h arteko abiadura hartu eta 25 kilo baino gehiago pisatzen dutenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon batek bikotekide ohia hil du Benicassimen
64 urteko emakume bat da biktima. Hainbat labankada jaso ondoren, larri eraman dute Castelloko Ospitale Nagusira, eta han hil da. Ustezko erasotzailea, 70 urteko gizona, atxilotuta dago.
Gasteizko San Frantzisko elizan lanak egiten hasi dira, gehiago hondatu ez dadin
Martxoaren 3ko biktimen memorialaren egoitza izango dena narriatzen ari da, eta "kaltea areagotzeko arriskua dago, berehala esku hartzen ez bada".
Gizon bat hil da autoarekin kamioi baten kontra jota, Azkoienen
Aurrez aurre jo du kamioia 49 urteko auto-gidariak, eta lekuan bertan hil da.
Badabil Plentziako eta Ibarbengoako geltokien arteko metro zerbitzua
Hornidura elektrikoan izandako akats baten ondorioz, ia bi orduz egon da etenda bi geltoki horien arteko tren zerbitzua.
Alberto Martinezek iragarri du 21 neurri ezarriko dituela eta kartilla digitala izango dela, iraungitako txertoen gaineko batzordean
Sailak 84 akats atzeman ditu, 2025ean emandako 168.841 dosi berrikusi ditu, eta indartze-plan bat aktibatu du 1,5 milioi euroko inbertsioarekin, txertaketa-sisteman "akatsik eza" lortzeko bidean aurrera egiteko.
Uholde arriskuari aurre egiteko planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu dute Nafarroan
SOS Nafarroak abian jarri du euriteei eta ibai-emarien bilakaerari aurre egiteko plana.
Hamar polizietatik seik uste dute segurtasunik eza hedatu dela, Esan sindikatuaren arabera
Ertzaintzako eta udaltzaingoetako agenteen % 82k uste dute delitugileek "benetako ondoriorik ez" izateak sentsazio hori areagotzen duela.
Bilboko metroaren tren bat hustu dute Leioan, mugikor baten bateriak eztanda egin baitu
Gertakaria 08:30ean izan da, beteta zihoan konboi batean, eta ez da zerbitzua eten beharrik izan.
Egoera baretu egin da ibaietan, baina iragarrita dauden euriteek adi egotera behartzen dute
Castejonen Ebro da maila laranjan eta aurrealerta egoeran jarraitzen duen bakarra. Araban, Uribarri Ganboako urtegiak kezka eragiten du, azken orduotan hirukoiztu egin baita askatzen ari den ur kopurua.