Alberto Martinezek iragarri du 21 neurri ezarriko dituela eta kartilla digitala izango dela, iraungitako txertoen gaineko batzordean
Sailak 84 akats atzeman ditu, 2025ean emandako 168.841 dosi berrikusi ditu, eta indartze-plan bat aktibatu du 1,5 milioi euroko inbertsioarekin, txertaketa-sisteman "akatsik eza" lortzeko bidean aurrera egiteko.
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak agerraldia egin du, berak hala eskatuta, Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, iraungitako txertoen kudeaketaren berri emateko eta Euskadin txertaketa-programaren segurtasuna indartzeko 21 neurriko sorta bat aurkezteko.
Martinezek onartu du ezin dela horrelakorik gertatu, baina azpimarratu du kaltetuek ez dutela ondorio klinikorik izango, kontsultatutako agintari zientifikoen txostenen arabera. Intzidentzia bideratuta dago, familiak informatuta daude, eta behar izatekotan, txertoak berriz jarri dira, jakinarazi duenez.
Urtarrilaren 15ean detektatu ziren lehen kasuak, Iztietako osasun-zentroan, Donostialdeko ESIan. Une horretatik aurrera, Sailak 2025ean emandako txerto guztiak berrikustea agindu zuen, 168.841 dosi guztira (gripea eta covid-19a izan ezik), Osakidetzaren erakunde guztietan.
Azterketa horren ondoren, iraungitako 19 txerto eman direla baieztatu da, eta gehienez 137 kasu potentzial. Txerto hexabalenteko 253 kasu detektatu ziren hasieran, horietatik 40 erregistro-erroreei zegozkien eta 40 berriz txertatu ziren. Tetrabalentean eta hirukoitz birikoan, 78 kasu potentzialetatik, azkenean 44 pertsonari eman zieten berriz dosia, eta 9 erregistro-akats identifikatu ziren. Guztira, 84 akats atzeman dira. Gainerako familiek erabaki zuten berriz ez txertatzea edo atzeratzea.
Sailburuak azaldu duenez, iraungitako dosien ratioa Euskadin Erresuma Batuko sistema publikoaren azterlanetan deskribatutakoa baino txikiagoa da. Hala ere, defendatu du ezin dela akatsik naturalizatu, eta "akatsik ez" duen sistema bat lortu behar dela.
Iragarritako neurrien artean, herritar guztientzako txertaketa-kartilla digital bat sortzea dago, historia kliniko elektronikoan integratua eta norberaren karpeta elektronikoan eskuragarri izan dadin. Gainera, denbora errealeko kontrol digitaleko sistema bat ezarriko da, dosi bakoitzaren trazabilitatea eta osasun-zentroetako stocken egoera ezagutzeko.
Planak neurri hauek hartzen ditu: sendagaiak egiaztatzeko Estatuko sistema txertaketa-puntu guztietan integratzea, iraungitzear dauden loteetarako alarma automatikoak, izakinak berrikusteko protokolo komun bat, zentroetan ausazko kontrolak egitea eta hainbat langilek egiaztapen bikoitza egiteko sistema bat, etengabeko prestakuntzarekin eta aldizkako simulakroekin batera.
Sailak 1,5 milioi euro bideratuko ditu 2026an, sistemaren modernizazio digitala, antolakuntza eta prestakuntza hobetze aldera. Martinezek Osakidetzako profesionalen lana eta familien lankidetza eskertu ditu, eta ziurtatu du Sailaren helburua segurtasuna indartzea eta herritarrek txertaketa-programan duten konfiantzari eustea direla.
Oposizioko taldeen erantzunak
EH Bilduko legebiltzarkide Rebeka Uberak sailburuari erantzun dio haren eginkizuna zela gizarteari gertatukoaren berri ematea. Horregatik, "arduraz" eta "gardentasunez" jokatu ez izana leporatu dio. "Kudeaketa kaotikoa izaten ari da, eta oraindik ez dakigu iraungitako txertoen aferak norainoko garrantzia duen", erantsi du.
Bestalde, PPko Laura Garridok "erantzukizunak" eskatu dizkio, haren hitzetan "aurrekaririk gabeko egiturazko arazoengatik" sortu den krisiaren aurrean. Gainera, salatu du sailburuak "gezurra" esan duela eta "aginpiderik ez duela". Auziaren gainean irekitako ikerketaren harira, galdetu dio gai izango ote den epailearen aurrean orain arteko bertsioari eusteko.
Voxek Legebiltzarrean duen ordezkari bakarrak, Amaia Martinezek, "dimisioak" eskatu ditu gai horrek ekarri duen soka luzeagatik.
EAJk ere hitz egin du gaurkoan, Jon Aiartzak hain zuzen ere, eta nabarmendu du Osasun Sailak "azkar" erantzun diola atzemandako arazoari. PSE-EEko Aroa Jilete ere Martinezen alde paratu da, sailburuak "gardentasun osoz" jokatu duela esanda.
Zure interesekoa izan daiteke
36 urteko euskal mendizale bat larri zauritu da Asturiasen, eskalatzen ari zela harkaitz bat erorita
Antza denez, harria emakumea zegoen tokitik 300 bat metrora goragotik erori da. Garezurreko traumatismo larria izan du, eta Asturiasko Unibertsitate Ospitale Nagusira (HUCA) eraman dute.
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.