Osakidetzak iraungitako txertoa jarri die 253 pertsonari, gehienak haurrak
Osasun Sailak "lasaitasun-mezua" helarazi du, "adituen arabera, dosi horiek emateak ez baitu ondorio kaltegarririk". Kasu guztiak "behar bezala identifikatuta" daudela, eta familiekin "harremanetan jartzen" ari direla ziurtatu du, "zuzenean informatzeko eta beharrezko argibideak emateko".
Artxiboko irudia.
Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzuak "duela gutxi" iraungitako txertoa jarri die 253 pertsonari, horietako gehienak haurrak. Zehazki, difteria, tetanosa, kukutxeztula, haemophilusa, polioa eta B hepatitisari aurre egiteko txerto hexabalentearen lote bati dagozkion dosiak dira oker jarri direnak.
EH Bilduk salatu du gaia, Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari zuzenduta erregistratu duen galdera parlamentario baten bidez. Bertan, koalizio subiranistak ohartarazi du "dozenaka umeri" jarri zaiela iraungitako txertoa.
Salaketaren berri izan eta berahala, Osakidetzak oharra atera du, azalpenekin. Iraungitako txertoa 253 pertsonak jaso dutela baieztatu du, 12 ESItan —13 daude guztira Euskal Autonomia Erkidegoan—. "Kasu guztiak behar bezala identifikatuta daude, eta harremanetan jartzen ari dira familiekin, zuzenean informatzeko eta beharrezko argibideak emateko", zehaztu dute oharrean.
Horrekin batera, osasun arduradunek ziurtatu dute iraungitako txertoak "osasunean inolako eraginik eta ondorio kaltegarririk ez" duela, eta, beraz, "lasaitasun-mezua" helarazi diete kaltetutako familiei.
Zabaldutako agiriaren arabera, Osasun Publikoko Zuzendaritzak "agintariekin, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziarekin (AEMPS), Euskadiko Txertoen Aholku Batzordearekin (ETAB) eta fabrikatzailearekin kontsultatu du kasua", eta egindako azterketaren ondoren, "txertoaren dosi berri bat ematea" gomendatu dute adituek, "ahalik eta babes handiena ziurtatzeko".
Osasun-zentroak hasi dira jada gaur familiekin harremanetan jartzen, hitzordu berri bat emateko. "Kasu guztiak kontrolatuta daude, eta osasun publikoko erakunde adituen gomendioak betetzen ari dira", dio oharrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Hasi dira presoak Martuteneko espetxetik Zubietara lekualdatzen
Goizean hasi dira, furgonetetan, presoak Martuteneko espetxetik ateratzen. Gauzak ondo bidean, aste honetan amaituko da lekualdatzea eta kartzela zaharra ekainaren 24an itxiko dute betiko, bertan zeuden 254 presoak Zubietara eraman ostean.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.
Errenteriako Bertso Eskolako erasoen auzia artxibatu dute, salaketarik ez dagoelako
Ez dago inolako salaketarik, eta Fiskaltzak ezin du ofizioz jardun salaketarik ez dagoenean.