BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kontrolpean hartu dute Sopuertako enpresa batean piztutako sutea

Sua La Sota auzoan piztu da, eta ez da inor zauritu. 

incendio sopuerta eitb

Sopuertako sutea. Argazkia: EITB

Gaur goizean sutea piztu da Sopuertako enpresa batean, eta suhiltzaileek garrak kontrolpean hartzea lortu dute.

Sua 11:45ak aldera piztu da La Sota auzoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Zehazki, kautxuzko elementuak egiten dituen enpresa batean gertatu da. 

Kalteak gorabehera, ez da inor zauritu. 

Suteak enpresaren bi eraikinetako bat kiskali du. 

Zalla, Urioste, Derio eta Basauriko suhiltzaileak gerturatu dira sua itzali eta ingurua hoztera. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X