Herritarrek eta erakundeetako ordezkariek ozen salatu dute Sarrigurengo hilketa matxista
Eguesibarko Udalak deituta, ehunka pertsona bildu dira arratsaldean Tatianaren hilketa gaitzesteko. Ustezko hiltzaileak, 30 urteko bikotekideak, amari (biktimaren amaginarreba) ere eraso zion. Zorionez, ez dago hiltzeko arriskuan.
Ehunka pertsona, herritar xeheak eta erakundeetako ordezkariak, bildu dira arratsaldean Eguesibarko udaletxearen aurrean, Sarrigurenen atzo izandako hilketa matxista gaitzesteko.
30 urteko gizon batek 28 urteko emaztea hil zuen, labanaz, eta beste emakume bat larri zauritu zuen: bere ama, biktimaren amaginarreba. Aurten Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da Sarrigurengoa.
Elkarretaratzea Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak deitu du, goizean urgentziaz bildu ostean. Bozeramaileen Batzordea osatzen duten talde politiko guztiek adierazpen instituzionala onartu dute hilketa "erabat gaitzesteko" eta euren "sumindura" adierazteko. Aho batez onartutako idatzian, "indarkeria matxistaren adierazpen guztiak" salatu dituzte, eta hiru dolu egun deitu.
"Indarkeria matxista gehiagorik ez" lelopean, Nafarroako erakundeetako ordezkari ugari batu dira protestara. Han izan dira, besteak beste, Xuriñe Peñas Eguesibarko alkatea, Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordea, Ana Ollo kontseilaria, Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea eta Alicia Echeverria Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaria.
Bertaratutakoek hiru minutuko isilunea egin dute, eta, ondoren, txalo zaparrada egin dute eraildako emakumearen omenez.
Arratsaldeko bilkura honen aurretik, goizean beste bat egin dute Iruñean, Itaia talde feministak deituta, "Indarkeria matxista orori aurre egin!" lelopean. Astelehenerako, aldiz, elkarretaratzea deitu du Eguesibarko mugimendu feministak. Sarrigurengo Foruen plazan izango da, 19:00etan.
Gertakariak atzo arratsaldean izan ziren, 19:30 aldera, bikoteak Sarrigurengo Nafarroako Erresuma etorbidean partekatzen zuen etxebizitzan. Senar-emazteak banatzeko prozesuan zeuden, eta ez zegoen gizonaren kontrako salaketarik; hortaz, biktima ez zegoen VioGen sisteman sartuta. Gizonak emakumea sastatu zuen, hiltzeraino, eta ama ere zauritu zuen labanaz, erasoa saihesteko tartean sartu zenean.
Zauritua, 59 urteko emakumea, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, larri. Dena dela, bilakaera ona izan du, eta ez dago hiltzeko arriskuan. Bikotearen lau seme-alaba adingabeetako bat etxebizitzan zegoen hilketa gertatu zenean.
Erasoa egin ondoren, ustezko hiltzaileak etxetik ihes egin zuen, baina handik gutxira atxilotu zuen Eguesibarko Udaltzaingoak. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta epaileak sekretupean jarri du auzia.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu doako telefono zenbaki hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa), eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik. Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan; beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Izurde bat hilda agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan
Goizean goiz hondartzan paseatzen ari ziren lagun batzuek eman dute abisua. Dirudienez, egunak zeramatzan hilda bi metro luze inguru zituen izurdea, eta azken egunetako itsaso zakarrak eraman du hondartzaraino.
'Errespetua' ekimena abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolean, gurasoen jarrera desegokiak goraka doazela ikusita
Larunbat honetatik aurrera, eskubaloi, futbol eta saskibaloi partiden aurretik, “Errespetua” leloa duen pankarta erakutsiko dute Eskola Kirolean parte hartzen duten neska-mutilek. Familiei tentsioa baretzeko deia egin nahi diete horrela, sarritan gurasoen aldetik baitatoz jokabide txarrak. Irain gehienak epaileek jasotzen dituzte.
J'accuse kanpainako ekintzaileek migrazio politiken biktimak omentzeko horma-irudia egin dute
Bestalde, duela bi urteko Korrikaren lehen egunean 36 pertsona migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako 7 lagunen absoluzioa txalotu dute, "garaipen ederra" izan delako.
Festa giroa Valentzian, Kosner Baskoniari Kopa irabazten laguntzeko helburuarekin
Ospakizun gaua igarota, txarangaren erritmora esnatu dira zaleak. Kosner Baskoniak gaur gauean jokatuko du Errege Kopako finalerako txartela eskuratzeko partida erabakigarria, Bartzelonaren aurka.
Ibilgailu batek su hartu du Arantzazun, biribilgune baten ondoan matxuratuta
Ibilgailu batek su hartu du larunbat goizean Arantzazun, biribilgune baten ondoan, matxura mekaniko baten ondorioz. Ez da inor zauritu, baina garrek inguruan zeuden edukiontziak kiskali dituzte.
Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean
Itaia talde feministak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxe plazan, Sarrigurenengo hilketa matxista eta "indarkeria matxista egiturazkoa" dela salatzeko.
Gizon batek emaztea hil du eta ama larri zauritu Sarrigurenen
Hilketa matxista ostiral arratsaldean jazo da, bikotearen etxean. Eguesibarko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak hilketa gaitzetsi du, eta hiru dolu egun ezarri ditu eta elkarretaratzea deitu du gaurko.
Eguesibarko Udalak Sarrigurengo hilketa salatzeko hiru dolu egun ezarri ditu eta gaitzespen bilkura deitu du gaurko
Bozeramaileen Batzordeko talde guztiek adierazpen instituzionala onartu dute hilketa matxistaren kontra, baita indarkeria matxista adierazpen ororen kontra ere. Gertatutakoa "erabat gaitzetsi" eta euren haserrea adierazi dute. Elkarretaratzea 17:00etan egingo dute udaletxearen aurrean.
Bost pertsona zauritu dira Cascanten izandako istripu batean
Lau ibilgailuk talka egin dute, eta bost pertsona ospitalera eraman dituzte.