Sarrigurengo hiltzaile matxistak Foruzaingoaren egoitzan jarraitzen du
Iturri judizialen arabera, Iruñeko Genero Indarkeriari buruzko Auzitegiak ikertuko du kasua.
Sarrigurenen (Nafarroa) emaztea hil eta ama larri zauritu zuen gizonak Foruzaingoaren polizia-etxean jarraitzen du, epailearen aurrera deklaratzera noiz eramango duten zain.
Iturri judizialen arabera, Iruñeko Genero Indarkeriari buruzko Auzitegi Bereziak ikertuko du kasua.
Atzo, ehunka pertsona, herritar anonimoak eta alderdi politiko guztietako ordezkari instituzionalak, kalera atera ziren Eguesibarren eta Iruñean egindako elkarretaratzeetan hilketa matxista gaitzesteko.
Aurten Euskal Herrian izandako lehen hilketa matxista izan da Sarrigurengoa, eta adin txikiko lau umezurtz utzi ditu.
Ama, arriskutik kanpo
Gertakariak ostiral arratsaldean izan ziren, 19:30 aldera, bikoteak Sarrigurengo Nafarroako Erresuma etorbidean partekatzen zuen etxebizitzan. Senar-emazteak banatzeko prozesuan zeuden, eta ez zegoen gizonaren kontrako salaketarik; hortaz, biktima ez zegoen VioGen sisteman sartuta. Gizonak emakumea sastatu zuen, hiltzeraino, eta ama ere zauritu zuen labanaz, erasoa saihesteko tartean sartu zenean.
Zauritua, 59 urteko emakumea, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten, larri. Dena dela, bilakaera ona izan du, eta ez dago hiltzeko arriskuan. Bikotearen lau seme-alaba adingabeetako bat etxebizitzan zegoen hilketa gertatu zenean.
Erasoa egin ondoren, ustezko hiltzaileak etxetik ihes egin zuen, baina handik gutxira atxilotu zuen Eguesibarko Udaltzaingoak. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko, eta epaileak sekretupean jarri du auzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi atxilotu eta bi zauritu Sadarren Osasuna eta Real Madrilen arteko partidaren osteko istiluetan
Ustez zelaira botila bat jaurti zuen pertsona baten bila joan ziren estadioko segurtasuneko langileak hego-harmailara, eta Polizia oldartu zaie.
Parapentista bat larri zauritu da Baigura mendian, Lapurdi eta Baxe Nafarroako mugan
25 urteko gaztea erori eta maldaren kontra jo zen larunbat goizean. Lekuko batek eman zuen istriparen berri eta larrialdi zerbitzuek erreskatatu ondoren, Baionako ospitalera eraman zuten larri zaurituta.
Izurde bat hilda agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan
Goizean goiz hondartzan paseatzen ari ziren lagun batzuek eman dute abisua. Dirudienez, egunak zeramatzan hilda bi metro luze inguru zituen izurdea, eta azken egunetako itsaso zakarrak eraman du hondartzaraino.
'Errespetua' ekimena abiatu du Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kirolean, gurasoen jarrera desegokiak goraka doazela ikusita
Larunbat honetatik aurrera, eskubaloi, futbol eta saskibaloi partiden aurretik, “Errespetua” leloa duen pankarta erakutsiko dute Eskola Kirolean parte hartzen duten neska-mutilek. Familiei tentsioa baretzeko deia egin nahi diete horrela, sarritan gurasoen aldetik baitatoz jokabide txarrak. Irain gehienak epaileek jasotzen dituzte.
Herritarrek eta erakundeetako ordezkariek ozen salatu dute Sarrigurengo hilketa matxista
Eguesibarko Udalak deituta, ehunka pertsona bildu dira arratsaldean Tatianaren hilketa gaitzesteko. Ustezko hiltzaileak, 30 urteko bikotekideak, amari (biktimaren amaginarreba) ere eraso zion. Zorionez, ez dago hiltzeko arriskuan.
J'accuse kanpainako ekintzaileek migrazio politiken biktimak omentzeko horma-irudia egin dute
Bestalde, duela bi urteko Korrikaren lehen egunean 36 pertsona migratzaileri muga igarotzen laguntzeagatik auzipetutako 7 lagunen absoluzioa txalotu dute, "garaipen ederra" izan delako.
Festa giroa Valentzian, Kosner Baskoniari Kopa irabazten laguntzeko helburuarekin
Ospakizun gaua igarota, txarangaren erritmora esnatu dira zaleak. Kosner Baskoniak gaur gauean jokatuko du Errege Kopako finalerako txartela eskuratzeko partida erabakigarria, Bartzelonaren aurka.
Ibilgailu batek su hartu du Arantzazun, biribilgune baten ondoan matxuratuta
Ibilgailu batek su hartu du larunbat goizean Arantzazun, biribilgune baten ondoan, matxura mekaniko baten ondorioz. Ez da inor zauritu, baina garrek inguruan zeuden edukiontziak kiskali dituzte.
Sarrigurengo hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean
Itaia talde feministak deituta, dozenaka pertsona elkartu dira Iruñeko Udaletxe plazan, Sarrigurenengo hilketa matxista eta "indarkeria matxista egiturazkoa" dela salatzeko.