Gorpu bat topatu dute Txingudiko badian, eta Irunen desagertutako gizonarena izan daiteke
Hilaren 15etik dago gizona agertu barik, Bidasoa ibaira salto egin eta gero, ustez lapurreta batean parte hartzen ari zela Ertzaintzako agenteek antzeman ostean.
Erreskate taldeek gizonezko baten gorpua atera dute astelehen honetan Txingudiko badiako uretan, eta hilaren 15ean Bidasoa ibaian galdu zen gizonarena izan daiteke, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Institutu armatuaren arabera, herritar batek Frantziako Estatuko uretan gorpu bat zegoela jakinarazi dio Jendarmeriari gaur goizean.
Orduan, Frantziako agintariek helikoptero bat bidali dute aurkikuntza baieztatzeko. Guardia Zibilaren eta Jendarmeriaren bina ontzik jardun dute gorpua ateratzeko lanetan, Hendaiako hondartzaren aurrean.
Gorpua herri horretako portura eraman dute, identifikatzeko lanei ekiteko.
Gizon bat hilaren 15etik dabil agertu barik, ihesi Bidasoa ibaira jauzi egin ondoren. Iturriek azaldu dutenez, Ertzaintzak hura antzeman zuen Irungo gasolina-zerbitzugune batean, beste pertsona batekin batera, lapurretan ari zirela.
Ertzaintzaren hainbat patruila bertaratu ziren, eta lapurretaren ustezko bi egileak korrika irteten ikusi zituzten. Horietako batek ibaira salto egin zuen, Behobiako zubiaren eta Faisaien uhartearen artean, eta uretan desagertu zen.
Une hartan, larrialdietako baliabideak aktibatu zituzten, eta hainbat egunez bilatu zuten. Beste ustezko delitugilea atxilotu egin zuten, indarra erabiliz lapurreta egiten saiatzea egotzita.
Orduan egin zioten prebentziozko miaketan 100 gramo haxixeko tableta bat aurkitu zioten agenteek, eta horregatik ere ikertu dute osasun publikoaren aurkako ustezko delitu batengatik.
Zure interesekoa izan daiteke
Voxek EHUn egindako ekitaldiaren aurrean hartutako erabakiak "egokiak" izan direla defendatu du Joxerramon Bengoetxeak
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak nabarmendu duenez, hartutako erabakien helburua Voxek campus huts bat aurkitzea zen. "Prebentzio neurri hori osasun-hesitzat har dezakegu", gaineratu du.
Furgoneta baten gidaria hil da trenak aurretik eramanda, Kuartangon
Istripuaren ondorioz, Bilbo-Miranda Ebro lineako zirkulazioa eten dute, eta garraiobide alternatiboa eskaini diete erabiltzaileei.
Sarrigurengo hilketa matxistaren egilea espetxeratzeko agindua eman du epaileak
Epaileak ohartarazi du hiltzaileak ihes egiteko arriskua duela, erailketa eta giza-hilketa, saiakuntza graduan, egotzita.
Bizkaiko bi ikastetxe publikok eta Arabako batek Nazioarteko Batxilergoa eskainiko dute datorren ikasturtean
Titulazio bikoitza lortzeko aukera izango dute, beraz, ikasleek: Batxilergoko titulu ofiziala eta Nazioarteko Batxilergoko diploma. Horretarako, gutxienez 8,25eko nota izango beharko dute ikasleek, eta Ingeles eta Euskara ikasgaietan ere bai.
Pertsona bat hil da eta beste bat larri zauritu da Arabako piroteknia-enpresa batean izan den leherketan
Ezbehar 11:10ean izan da, FML enpresan, Bergüendako kontzejuan, Gasteiztik 44 kilometrora. Bertako alkateak esan du segurtasun kontuetan enpresan "dena zuzen" zegoela.
Mehatxuen aurrean, EAEko erakundeek feminismoa "defendatzeko eta zabaltzeko" deia egingo dute aurtengo M8ko kanpainan
Urtero bezala, martxoaren 8ko kanpaina ondu dute Emakundek, Foru Aldundiek eta Eudelek. "Eman tokia berdintasunari" izango du lelotzat, eta gaurtik M8ra, berdintasuna zaindu eta babesteko eremua dela aldarrikatuko dute.
Kosner Baskoniak bihar ospatuko du Kopako titulua Andre Maria Zurian, 19:00etan
Kosner Baskoniak Espainiako Kopa irabazi osteko gaua luze joan da Gasteizen. Taldea goizaldean iritsi da hiriburura, eta zaleek kale eta plazak hartu dituzte, festa giroan. Asteartean izango da harrera ofiziala.
Albiste izango dira: Kosner Baskonia Kopako txapeldun!, EHUren Arabako campusa itxita eta greba eguna Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Festa lehertu da Gasteizen, Kosner Baskoniak garaipen historikoa lortu du eta
Ospakizun-gaua izan da Arabako hiriburuan, Valentzian Kosner Baskoniak Real Madrilen aurka irabazi du eta. Ehunka zale Roig Arenara joan dira, eta Gasteizen, berriz, Dato eta Aiztogile kaleak jarraitzailez bete dira, 17 urteren ostean iritsi den Kopa, klubaren zazpigarrena, ospatzeko.