ISURIAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bentzeno "maila handia" antzeman dute Muskizen, Petronorren izandako "intzidentzia" baten ondoren

Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez,  "gertaera puntuala" eta "iraupen laburrekoa" izan dela kontauan hartuta, ez da beharrezkotzat jotzen biztanleria babesteko "aparteko neurriak" hartzea.

itzalaldia petronor-apagon-muskiz-efe
Petronorrek Muskizen duen lantegia. Arhivo baten irudia. Argazkia: EFE
Petronorrek Muskizen (Bizkaia) duen lantegiko gasolina-tankeetako batean izandako "intzidentzia baten ondorioz", bentzeno-pilaketa "handiak" atzeman dira airean. "Gasolina lurrundu egin da eta airera isuri da lurruna", azaldu du Eusko Jaurlaritzak, arratsaldean zabaldutako ohar batean. 
 
Segurtasun, Ingurumen eta Osasun sailak egoera "aztertzen" ari dira, isuriak "biztanleengan izan dezakeen eragina" neurtzeko, Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sarearen datuak kontuan hartuta.  

"Jarraipen horren emaitzek erakusten dute mailak pixkanaka eta azkar jaisten ari direla, enpresak neurriak hartu eta baldintza meteorologikoetan aldaketak izan ondoren. San Julianeko balioak, 11:45ean, 5 µg/m³ ingurukoak izan dira", dio oharrak. Kopuru horrek arauak ezarritako gehienezko mailarekin bat egiten duela ere gehitu dute idatzian. 

Ingurumeneko zerbitzu teknikoek ikuskapena egin diote enpresari, eta ikusi dute enpresa "neurri egokiak hartzen ari dela eta isuritako materiala jasotzen ari dela".

Halaber, Jaurlaritzak jakinarazi duenez, "gertaera puntuala" eta "iraupen laburrekoa" izan dela kontauan hartuta, ez da beharrezkotzat jotzen biztanleria babesteko "aparteko neurriak" hartzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Imanol Pradales durante su visita a  Lointek
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradales lehendakariak energiaren prezioa Europakoarekin parekatzea eskatu du, euskal industriaren etorkizuna eta enplegua "bermatzeko"

Imanol Pradalesek, Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuarekin batera, Lointek enpresa bisitatu du Urdulizen (Bizkaia), 30. urteurreneko ekitaldien baitan. Bere hitzaldian, Pradalesek argindarraren prezioak euskal industriaren lehiakortasunean duen eragina azpimarratu du, bereziki enpresa elektrointentsiboen kasuan, "milaka lanpostu horien menpe baitaude".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X