EHUra bideratutako ohiko diru ekarpena jardueraren araberakoa izatea aurreikusten du Jaurlaritzak
Ikerketari lotutako kalitatezko unibertsitatea, nazioarteko testuinguruan garatzea eta gizarte konpromisoa izatea. Horiek dira Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den Unibertsitate Lege berriaren oinarriak. Aurreproiektua azarorako legebiltzarrera iristea da asmoa.
Juan Ignacio Perez, Unibertsitate Lege berria egin duen taldearekin. Argazkia: Europa Press
Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) finantzazio eredua aldatu egin nahi du Eusko Jaurlaritzak. Ohiko ekarpenak jardueraren araberakoa izatea aurreikusten da, betiere, oinarrizko gastuak bermatu ondoren. Jarduera hori neurtzeko, besteak beste, kontuan hartuko da titulazio eskaintza, matrikulazio datuak eta ikerketa ekoizpena.
Hala dago jasota Jaurlaritza prestatzen ari den Unibertsitate Legearen aurreproiektuan. Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak aurkeztu du erreformarako proposamena, gaur, Bilbon egindako agerraldian. Hiru ardatz izango ditu: ikerketari lotutako kalitatezko unibertsitatea, nazioarteko testuinguruan garatzea eta gizarte konpromisoa izatea.
Sailburuaren arabera, berrikuntzetako bat da finantzazio eredua malguagoa izango dela, eta erakundeen ekarpenaz gain, kanpoko pertsona zein entitateen dohaintzak jasotzeko aukera jarriko da mahai gainean; Ameriketako Estatu Batuetan oso zabalduta dago sistema hori.
Gai horrekin lotuta, Perez Iglesiasek argitu du finantzazio eredua eguneratzeak ez duela zerikusirik Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak kargua hartu zuenetik egindako eskakizunekin; unibertsitate publikoarentzako diru-partida handiagoa eskatu izan du Bengoetxeak.
2004koa da azken Unibertsitateen Legea. 22 urte geroago “beharrak aldatu” direnez, araua berritzea ezinbesteko egitekoa dela esan du sailburuak.
Ikerketa eta nazioartekotzea bultzatuko dira, ibilbide akademiko estandarra, erreferentziazkoa sustatzeko. Doktore guztiek atzerrian bi urteko egonaldia egitea bultzatuko du legeak. “Atzerrian egonaldi bat, eta Euskadira itzultzeko kontratuak, 2 edo 4 urterainokoak. Doktore laguntzaileak izango lirateke”, esan du.
Modu horretan, EHUko sail bakoitza irakaslez ondo hornitu nahi da, eta ordezko irakaslearen figurarekin amaitzea ere bai.
Azkenik, gizarte konpromisoa erdigunean jartzea ere bada helburua. Unibertsitateko kide guztiek EHUren komunitate osoa zaindu beharra nabarmendu du Perez Iglesiasek.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera