TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei pertsona zauritu dira BI-636 errepidean, Zallan, izandako auto istripuan

Bolunburuko tuneletik gertu jazo da istripua, Kadaguako korridorean, eta zirkulazioa eten dute larrialdietarako zerbitzuak inguruan lanean ari ziren bitartean. Dena dela, 13:35 aldera ireki dute berriro.


Sei pertsona zauritu dira
igandean Zallan (Bizkaia), 26. kilometroan, BI-636 errepidean izandako auto istripuan. Osasun-zentroetara eraman dituzte guztiak.

Istripua eguerdian jazo da, Kadaguako korridorean, Bolunburuko tuneletatik gertu, eta zirkulazioa eten behar izan dute larrialdietarako zerbitzuak lanean aritu diren bitartean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Lehen datuen arabera, bi ibilgailuk aurrez aurre egin dute talka, eta beste bi autok atzetik jo dituzte ondoren.

Autoen joan-etorria etenda egon da bi noranzkoetan, baina 13:35 aldera ireki dute berriro.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X