Burgos
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beloradoko moja ohiak komentutik ateratzen hasi dira, etxea uzteko epea agortzear dela

Zazpi moja ohietatik bi monasterioa husten ibili dira goizean, eta gainerako bostak lehenago irten dira komentutik. Senitartekoen etxeetara ari dira eramaten haien gauzak, baina badirudi Urduñako (Bizkaia) komentura lekualdatuko dituztela, tarte baterako, behintzat.

Convento de Belorado



EUROPA PRESS

01/8/2025
Beloradoko komentuaren artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Beloradoko moja ohiak hasi dira dagoeneko beren gauzak komentutik ateratzen, Briviescako (Burgos) Instantzia Auzitegiak moja-etxea uzteko emandako epea bete baino hiru egun lehenago. Izan ere, martxoaren 12rako komentua utzi behar dute, epaileak horrela aginduta. 

Zazpi moja ohietatik bi zenobioa husten ibili dira goizean, Francisco Canals bozeramaileak azaldu duenez, eta beste bostak irten dira dagoeneko komentutik, nahiz joan-etorriren bat edo beste egin duten, oraindik komentuan dauden mojei laguntzeko.

Canalsek berriro esan du denbora gehiago beharko luketela beste etxe bat aurkitzeko, oraindik ez dutelako argi non biziko diren.

Horregatik, senitartekoen etxeetara ari dira eramaten haien gauzak, eta badirudi denbora baterako Urduñako (Bizkaia) komentura lekualdatuko dituztela.

Bozeramaileak ziurtatu duenez, moja ohiak ez dira komentuan egongo batzorde judiziala iristen denean (martxoaren 12ko 09:30ean), eta abokatuak arduratuko dira bertako giltzak entregatzeaz.

Sor Paloma moja ohiak bideo batean adierazi duenez, "fedearen aldeko jazarpena" jasaten ari dira, "eraikin batzuengatik ez baitago hainbesterainoko jazarpenik egin beharrik", Burgosko Artzapezpikutzak hartutako neurriei aipamen eginez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X