Ekain Perrinok "marikoi zikina" oihukatzen zioten bitartean kordea galtzeraino jipoitu zuten akusatu guztiak ezagutu ditu
2021eko ekainaren 6ko goizaldean Perrinori eraso egitea egotzita hamaika pertsonaren kontrako epaiketa hasi da astelehen honetan Bizkaiko Lurralde Auzitegian. Biktimak kontatu duenez, orduan izandako lesio fisikoez gain, lesio psikikoak ditu eta tratamendu psikiatrikoa jasotzen ari da oraindik.
Epaiketako lehen saioko irudi bat. Argazkia: Europa Press.
Ekain Perrinok, 2021ean Basaurin eraso homofoboa jasan zuenak, hamaika akusatuen aurkako epaiketan adierazi duenez, konorterik gabe uzteraino eta "marikoi zikina" oihukatzen zutela jipotu zuten ustezko erasotzaile guztiak errekonozitu ditu. Gaineratu duenez, eraso horren ondoren, kalean ikusten ditu "egunero" eta, bost urte igarota ere, tratamenduan jarraitzen du bizi izandakoak bere osasun mentalari kalte egin diolako.
Bizkaiko Lurralde Auzitegiko Lehen Sekzioak hamaika pertsonaren kontrako epaiketa abiatu du gaur, 2021eko ekainaren 6ko goizaldean, Bizkotxalde parkeko eremu batean, hainbat pertsona talde zeuden lekuan, biktimari eraso homofobo bat egitea egotzita (23 urte zituen hark gertakarien unean).
Epaiketaren lehen saioan, biktimak adierazi du parkean lagun batzuekin hitz egiten ari zela, eta akusatuetako batek, 13 pertsonako beste talde batekin zegoenak, esan ziola alde egiteko, "kutsatuko" zituela eta "nazka" ematen ziela.
Hitz horiek entzunda, Perrinok esan zion bere presentziak gogaitzen bazuen, alde egin besterik ez zuela egin behar. Biktimaren esanetan, bizkarretik jaso zuen lehen kolpea, eta, ondoren, gainera bota zitzaizkion besteak, kolpeka, "konorterik gabe" utzi arte. Esan duenez, kontatu diotenaren arabera, korderik gabe zegoela ere jotzen jarraitu zuten.
Akusatuak hamaika badira ere, bederatzi egon dira gaurko saioan, eta "den-denak" ezagutu ditu biktimak. Haren hitzetan, "inor ez zen eskuak gurutzatuta geratu", eta jipoitzen zuten bitartean "marikoi puta" eta "marikoi zikin bat izateagatik gertatzen zaizu hau" esaten zioten.
Azaldu duenez, "auzoan, egunerokoan, topo egin behar izaten" du akusatuekin; gaineratu duenez, erasoaren aurretik horietakoren bat ezagutzen zuen bistaz, baina "haiekin inolako harremanik ez" zuen.
Gazteak zehaztu duenez, ondorio fisikoak izan zituen, ospitalean ingresatuta egon behar izan zuelako, eta baita psikikoak ere, antsietateagatik. Gainera, ordutik, depresioa tratatzeko astero psikologora joan behar izan duela esan du eta baita psikiatrarengana ere tarteka. Halaber, desintoxikazio zentro batean ere egon da "erasoaren osteko kontsumoagatik". Bost urte igarota "tratamendu guztiekin" jarraitzen duela esan du, gertatutakoak bere osasun mentalean eragina baitu oraindik.
Zigor eskaerak
Akusazioak hiru urteko zigorrak eskatzen ditu hamaika akusatuetako bakoitzarentzat gorrotozko lesio delituengatik, bai eta bost urteko urruntze-agindua ere. Halaber, kalte moralengatik 6.000 euroko kalte-ordaina eskatzen du.
Fiskaltzak, bere aldetik, erasoaren garaian 18 eta 27 urte zituzten hamar akusaturentzat hiruna urteko zigorra eskatzen du gorrotoak astundutako lesio delituengatik, eta 18 hilabetekoa, beste akusatuarentzat.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko nerabeen % 61,2k uste dute gurasoak adin berean baino hobeto daudela, 2008tik izandako daturik txarrena
Hori da Eusko Jaurlaritzaren Haurren, Nerabeen eta Gazteen Behatoki berriak egindako "Nerabeak Euskadin. Egoeraren pertzepzioa eta balioak" txostenaren ondorioetako bat.
Eusko Jaurlaritzak Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Gazteen Behatokia bateratu ditu, aldaketei aurrea hartzeko
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak egitura sendoagoa, koherenteagoa eta eraginkorragoa lortu nahi du, belaunaldi berrien erronkei aurrea hartzeko asmoz.
Beloradoko moja ohiak komentutik ateratzen hasi dira, etxea uzteko epea agortzear dela
Zazpi moja ohietatik bi monasterioa husten ibili dira goizean, eta gainerako bostak lehenago irten dira komentutik. Senitartekoen etxeetara ari dira eramaten haien gauzak, baina badirudi Urduñako (Bizkaia) komentura lekualdatuko dituztela, tarte baterako, behintzat.
Etzakit, Leire Martinez, SA, Neomak eta Celtas Cortos, Foru plazan Andre Maria Zuriaren jaietan
Abuztuaren 4tik 8ra joko dute talde eta bakarlari horiek, Gasteizko festetan.
Lekukoen txanda, hilkutxen iruzurrari buruz Valladoliden egiten ari diren epaiketan
23 pertsona daude auzipetuta hilkutxak erraustu aurretik kendu eta berriro salgai jartzeagatik.
Abian da matrikulazio epea Nafarroan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ratioak murriztuta
Berritasunetako bat da datorren ikasturtean D eredua ezarriko dela Erriberako bi ikastetxetan.
Albiste izango dira: Ekain Perrinori egindako eraso homofoboaren epaiketa, lanuzteak Tubos Reunidosen eta Mojtaba Khamenei, Irango buruzagi goren berria
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Feminismoaren defentsak ez du adinik
Adin guztietako herritarrek bat egin dute martxoaren 8ko egunaren harira antolatutako mobilizazioetan, berdintasunaren alde. Gazteak kezkatuta agertu dira, sare sozialetan hedatzen den feminismoaren kontrako diskurtsoarekin. Emakumeak bat eginda egon daitezela aldarrikatu dute.
Lau lagun zauritu dira GI-2634 errepidean, Azkoitia parean, bi ibilgailuren arteko istripuan
Anbulantziak, suhiltzaileak eta Osakidetzako helikoptero bat bertaratu dira zaurituak artatzeko. Auto-ilara luzeak sortu dira inguruan.