Abuztuak 4-8
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Etzakit, Leire Martinez, SA, Neomak eta Celtas Cortos, Foru plazan Andre Maria Zuriaren jaietan

Abuztuaren 4tik 8ra joko dute talde eta bakarlari horiek, Gasteizko festetan.
Soziedad Alkoholika 2024 SA

Soziedad Alkoholikak abuztuaren 6an joko du bere jaioterrian

Gasteizko Udalak Andre Maria Zuriaren jaietan Foru plazako agertokian izango den musika programazioa aurkeztu du. Etzakit, Leire Martinez, Soziedad Alkoholika, Neomak eta Celtas Cortos arituko dira abuztuaren 4tik 8ra, gauerdian hasita.

Bost kontzertu horiei bat gehituko zaie, abuztuaren 3rako, jaien hasieraren bezperarako. “Laster” iragarriko da Foru plazako kontzertu hori, eta "oso proposamen berezia" izango dela aurreratu dute.

Etzakit abuztuaren 4an izango da Foru plazan, Leire Martinez 5ean, Soziedad Alkoholika 6an, Neomak 7an eta Celtas Cortos 8an.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X