KONTSUMOBIDE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Telekomunikazioen eta telefoniaren alorra da kontsumitzaleen artean erreklamazio gehien eragiten dituena

Bigarren postuan bankuen sektorea dago, eta hirugarren lekuan energia eta ur hornidurarekin lotutako kexak daude. EAEko kontsumo erreklamazioen erdiak online egindako erosketetan sortu dira.

kontsumobide arbitrajea bulegoa
Artxiboko irudia.

Telekomunikazioen eta telefoniaren alorra da kontsumitzaileen artean kexa eta erreklamazio gehien eragiten dituena Euskal Autonomia Erkidegoan; kexa guztien % 12,4 dira sektore horrekin lotutakoak. Atzetik daude etxetresnen (% 9,16), bankuen (% 8,3) eta ura eta energiaren (% 7,3) alorrak.

Iaz, denera, 27.218 erreklamazio aurkeztu zituzten EAEko herritarrek; horietatik, 14.456 Kontsumobiden; 10.684, kontsumitzaileen informaziorako udal-bulegoetan; eta 1.988, kontsumitzaileen elkarteetan. Bizkaian aurkeztu ziren kexa gehien, 16.079; Gipuzkoan, 6.520; eta Araban, 4.619.

Kontsumitzaileek egindako kontsulta edo galderei dagokienez, gehienek (41.390 kontsulta) bankuen zerbitzuarekin izan zuten zerikusia. Zerrendan hurrengoak telekomunikazioei, energiari eta aseguruei buruzko zalantzak zeuden. 

Datuok, Kontsumobideren —Kontsumoko Euskal Institutua— 2025eko memorian daude jasota, eta gaur goizean aurkeztu dituzte hedabideen aurrean Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Ana Sanchez Kontsumobideren zuzendariak. Biek ala biek nabarmendu dute aurkeztutako erreklamazioen ia erdiak (% 43) bideratzea lortu zela, enpresaren eta kontsumitzailearen arteko akordioa lortuta. 

Bestalde, azaldu dutenez, sektore guztietan Internet bidez egindako erosketetan izaten da arazo gehien. 

Abiatutako espedienteen eta Jarritako isunen inguruko datuak ere eman dituzte. Orotara, 457 espediente zabaldu zituen Kontsumobidek, ikuskatzaileek atzemandako arau-hausteen ondorioz, eta 310 kasutan, isunak jarri ziren: 1,7 milioi euro isunetan

Hurtadok azaldu du arau-urratze gehienak bankuek maileguetan ezarritako gehiegizko klausulen ingurukoak izan zirela. Horrekin batera, bitartekaritza sistemaren garrantzia azpimarratu du, kasuen % 44 akordio bidez bideratzen omen direlako. 

Datorren martxoaren 15ean kontsumitzaileen eguna ospatuko da, eta Kontsumobidek kanpaina bat abiarazi du, 'Ez jarri kontsumoa jokoan' lelopean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X