Osakidetzako 1.047 profesionalek salatu zituzten erasoak 2025ean; horietatik 856, emakumeak
Osasun Profesionalen aurkako Erasoen kontrako Europako Eguna dela eta, ostegun honetan, Osakidetzak zehaztu du 2025ean jakinarazitako eraso guztietatik 94tan (% 9) lesioa eragin zutela, gehienek bajarik eragin gabe. Gainerakoak, 953 guztira (% 91), lesiorik gabeko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak.
Osakidetzako 1.047 profesionalek beren jardunean ahoz edo fisikoki eraso egin zietela jakinarazi zuten 2025ean, hau da, aurreko urtean baino % 11 gutxiagok, eta eraso gehienak emakumeek salatu zituzten (856), Osakidetzako Laneko Prebentzio Zerbitzuaren azken balantzearen arabera.
Bada, ostegunean Osasun Profesionalen kontrako Erasoen aurkako Europako Eguna dela-eta Osakidetzak zabaldutako Laneko Prebentzio Zerbitzuaren azken balantzean jasotzen denez, iaz jakinarazitako eraso guztietatik 94etan (% 9) lesioa eragin zuten, eta gehienek ez zuten bajarik eragin.
Gainerako 953 jakinarazpenak (%91), lesiorik gabeko erasoak izan ziren, hala nola irainak eta mehatxuak, eta generoaren arabera, eraso gehienak emakumeen kontra egin ziren, 856 guztira, "gogoeta eragin behar digu horrek".
Erregistratutako jakinarazpenen kopuruak % 11 egin du behera azken urtean 2024arekin alderatuta, nahiz eta aurreko urteetan goranzko joera izan. Izan ere, protokoloak hobetu dira, eta arazo horren inguruko kontzientziazioa handiago da, profesionalek lehen jakinarazten ez zituzten kasuak salatzeko urratsa eman baitute.
2025ean erregistratutako kopurua txikiagoa da eraso fisikoen ondoriozko jakinarazpen gutxiago egon direlako, eta, ildo horretan, Osakidetzak gogorarazi du oraindik goiz dela jakiteko egoera hobetu den seinale den, joera aldatu egin dela, alegia, edo kontu puntuala den.
Hala ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak berriz adierazi dute konprometiturik daudela osasun zerbitzu publikoko profesionalen aurkako indarkeria fisiko zein ahozkoaren aurrean tolerantziarik ez izateko, "gertakari horiek onartezinak dira, eta, profesionalen osasun psikologiko eta fisikoan kalte zuzena eragiteaz, zerbitzu publikoen kalitatean eta herritarrei ematen zaien laguntza kaltetzen dute".
Nolanahi ere, Osakidetzak prebentzio neurriak ezartzen jarraitzen du bere erakunde guztietan, batez ere langileentzako formakuntzaren bidez, tentsio egoerak arazo larri bihurtu aurretik desaktibatzen eta bideratzen ikasteko, gertaerak hasi berri direla bideratzeko, eta, gainera, eraso bat jasaten duenari laguntzeko, eta horren berri eman dezan animatzeko.
Horrela, osasun zerbitzu publikoak langile guztiak animatu ditu egoera horiek jakinaraztera, prebentzioan jarduteko funtsezkoa delako osasunaren arloan gertatzen diren erasoak benetan noraino heltzen diren jakiteko. Gaur egun, lesioa eragiten duten eraso fisikoen intzidentzia 2,10 kasukoa da, 1.000 langileko.
Profesionalek azpimarratu dutenez, "orain, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da gure osasuna zaintzen dutenak zaintzea". Gogorarazi dutenez, "osasuna eta indarkeria uztargaitzak dira, eta osasun-sistema indartsu bateko profesionalek lan-eremu seguru, errespetuzko eta babesekoa izan behar dute".
Horregatik, dei egin diete administrazioei, erakundeei, erakunde profesionalei, pazienteei eta herritarrei "elkarrekin lan egin dezaten gaitz hau behin betiko desagerrarazteko".
Osasun arloko profesionalen aurkako erasoa delitu gisa jasota dago Espainiako Estatuko Zigor Kodean; 550. artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoko osasun-profesional bati eraso egiten dionak, edo, larderia astuna edo indarkeria erabiliz, erresistentzia larria egiten dionak, bere karguaren eginkizunak betetzen ari denean edo horien ondorioz, atentatu-delitua egiten ariko da, eta 3 urtera arteko espetxealdiarekin zigortu dezakete.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketaren arabera, ezbeharra izan zen pasabideko torlojuak oso herdoilduta zeuden
Bocal inguruan izandako istripuaren ondorioz Polizia Zientifikoak egindako ikuskapenaren arabera, euskarriak eta torlojuak herdoilak janda zeuden.
Beloradoko moja ohiak monasteriotik atera dira, epea amaitu baino ordu batzuk lehenago
Francisco Canals Beloradoko moja ohien bozeramaileak jakinarazi duenez, 02:46an atera dira monasteriotik. Hori egin aurretik, Laura Garcia de Viedma abadesa ohiak elizako aldarean zegoen azken kandela eta eraikineko argi guztiak itzali ditu.
Azkenekoz Fustiñanan ikusi zuten 17 urteko neska baten bila ari dira
Zabaldutako datuen arabera, 1,60 metro luze da, gorpuzkera mehea du, eta begi marroiak eta ile beltz luzea ditu.
Hiztunen Berdintasunaren Alde: "Gure plataforma ez dago inongo trama, konplot edo konspiraziorekin nahastuta"
Elkarteak defendatu du bere jarduera bakarra Osakidetzako langileen "lan-eskubideak defendatzea" dela, eta ziurtatu du "erkidegoko bigarren hizkuntza" den euskara "beti" errespetatzen dutela.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Bilbon, emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzeagatik
Biktimak jarritako salaketaren arabera, San Frantzisko kaleko atari batean sexu-erasoa egiten saiatu zen atxilotua, 42 urteko gizona. Sexu-askatasunaren aurkako delitua leporatuta atxilotu dute.
Epaiaren zain gelditu da Ekain Perrinoren aurkako eraso homofoboaren auzia, akusatuek deklaratu ostean
Asteazken honetan deklaratu dute hamaika akusatuek. Guztiek ukatu dute biktimaren aurkako irain homofoboak egin izana eta haren orientazio sexualagatik eraso egin izana. Batek onartu du biktimarekin borroka izan zuela, baina esan du ez zuela beste inork parte hartu.
Euskara Denontzat elkarteak onartu egin du Errenteriako lan-eskaintzaren kontrako helegitea jartzera animatu izana, baina ukatu egin du talde antolaturik dagoela
“Bizpahiru kasutan” laguntza eta defentsa juridikoa eskaini zutela dio Sabin Zubiri Euskara Denontzat elkartearen kideak, eta ikerketarekin “seinalamendu kanpaina” bat bultzatzea leporatu dio Argiari.
Miranda Ebroko sutea krimen matxista dela baieztatu du Marlaskak
Barne ministroak adierazi duenez, sutearen ustezko egilea eta horren bikotekide ohia, Dolores, 58 urtekoa, VioGen sisteman zeuden, baina ez bien arteko harremanagatik. Gizonezkoaren kasuan, 2007an egon zen erregistratua, eta emakumezkoaren kasuan, 2008an. Une honetan, ez zeuden aktibo VioGen sisteman.
Hiru emakume hil dira eta lau lagun zauritu, Miranda Ebron "nahita" eragindako sute batean
Agintariek baiztatu dutenez, bart 22:45 inguruan piztutako sutea "nahita" eragindakoa izan da; egileak poliza-etxean bere burua entregatu du eta atxilotu egin dute. Hildakoak 78, 58 eta 23 urteko hiru emakume dira.