Errepideak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

AP-8aren eta AP-1aren arteko lotunea itxiko dute igande gauean Eitzako tunelean mantentze-lanak egiteko

Bilborako noranzkoan, 21:00etatik 05:00etara bitartean egongo da itxita. Bilborako noranzkoan AP-8tik doazenek eta AP-1era sartu nahi duten erabiltzaileek Eibarren atera beharko dira, noranzkoa aldatu, eta handik AP-1era Gasteizko noranzkoan sartzeko adarra erabiltzeko. 

AP-8aren eta AP-1aren arteko lotunea itxita egongo da igande gauean, Eitzako tunelean egin beharreko mantentze-lanak direla eta, Gipuzkoako Foru Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bilborako noranzkoan, 21:00etatik 05:00etara bitartean egongo da itxita. Horrela, AP-8tik Bilboranko noranzkoan doazen eta AP-1era sartu nahi duten erabiltzaileak Eibarren atera beharko dira, noranzkoa aldatu, eta handik AP-1era Gasteizko noranzkoan sartzeko adarra erabili beharko dute. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X