GERTAERA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean

Hilotza uretatik atera eta Auzitegi Medikuntza Institutura eraman dute, autopsia egin diezaioten. Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertakariaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.

Gizon baten gorpua aurkitu dute gaur goizean Bilboko itsasadarrean, Sestao parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Itsasontzi bateko patroiak deitu du 10:00ak aldera 112ra, eta larrialdi zerbitzuek eta atera dute gorpua uretatik.

Auzitegi medikuak gizonaren heriotza baieztatu besterik ezin izan du egin.

Hilotza Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, heriotzaren nondik norakoak argituko dituen autopsia egiteko.

Bestalde, Ertzaintzak ikerketa abiatu du heriotzaren nondik norakoak argitzeko eta hildakoa nor den zehazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X