TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Pradales-Sanchez bilera

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Diseño sin título - 1
Korrikaren 24. edizioa

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko martxoaren 25ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Korrika, zuzeneanEuskararen aldeko lasterketa 07:45ean sartuko da Donostian, Irun, Hondarribia eta Lezo atzean utzita. Gipuzkoako hiriburutik kostaldera joko du berriro, Lasarte-Oriatik igaro ostean. Orio (14:47), Zarautz (15:38), Getaria (16:36), Zumaia (17:09), Itziar (17:59), Deba (18:57) eta Mutriku (19:25) zeharkatu ostean Bizkaian murgilduko da Ondarroatik barrena (20:18). 

- Krisi energetikoa: Donald Trump AEBko presidentearen arabera, Iranek petrolioarekin eta gasarekin lotutako "opari handia" egin dio bere herrialdeari, zer den zehaztu ez badu ere. Hala ere, Iranek ukatu egin du Ameriketako Estatu Batuekin negoziatzen aritzea. Halaber, erregaien garestitzeak eraginda, Ondarroako bost itsasontzik arrantzara ez irtetea erabaki dute

- Pradales-Sanchez bilera: Imanol Pradales lehendakaria Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin bilduko da ostiral honetan Moncloan. Besteak beste, hizketagai hauek izango dituzte: Irango gerra euskal enpresa eta familietan izaten ari den eragina, medikuen greba, oraindik eskualdatzeko dauden transferentziak eta Tubos Reunidosen egoera. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" egiten zizkien gizonak, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta "lekuz kanpoko iruzkinak" egiten zizkiena. Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarria" eta "lotsagabea" zela.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X