Legebiltzarrak onartu egin du adin txikikoen udalekuetan babesa indartzeko Legea izapidetzea
EH Bilduk eta Sumarrek, aintzat hartzea babestu arren, prozedura kritikatu dute, eta PPk eta Voxek erreforma "zuritzea" dela esan dute.
Legebiltzarrak onartu egin du EAJk eta PSE-EEk proposatutako Gazteriaren Legearen erreforma aintzat hartzea, aisialdi eta denbora libreko jardueretan adingabeen babesa indartzeko. PP eta Vox izan dira aurkako boza eman duten bakarrak.
Bernedoko udalekuen harira polemika izan ostean, eta adin txikikoen udalekuak zorrotzago kontrolatzeko asmoz, Gazteria Legearen erreforma erregistratu zuten EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean.
Ostegun honetan onartutakoaren arabera, aurrerantzean udalekuen antolatzaileek erantzukizun adierazpena aurkeztu beharko dute jarduera egingo den lurralde historikoari dagokion foru aldundiaren aurrean.
Gainera, aire librean kanpatuz gero, bertako udalaren edo administrazio-batzarraren aldeko txostena eduki beharko dute, baita lur-jabearen baimena ere. Horrez gain, aisialdiko jardueretan, adingabeekin harremana duten langileek ziurtagiri bat izan beharko dute sexu-deliturik egin ez duela egiaztetazen duena, eta urtero berritu beharko da.
Arau-hausteak
Lege-proposamenak jasotzen duenez, haurren eta gazteen aisialdiko jardueretan arau-hauste larritzat joko da adingabeek tutoreen baimenik gabe udalekuan parte hartzea, edota Sexu Delitugileen eta Gizakien Salerosketaren Erregistro Nagusian ziurtagiri negatiborik ez duen langilerik kanpalekuan izatea. Indarkeria, arrazakeria, xenofobia edo indarkeria matxista sustatzen duen edozein ekintza ere arau-hauste larritzat joko da.
Ander Añibarro EAJko legebiltzarkideak azaldu duenez, "esperientziak erakusten duenean aldatu beharreko alderdiak daudela", beharrezkoa da erakundeetan jardutea. Halaber, EH Bilduri aurpegiratu dio erreforma hau tramitatzeari uko egitea.
Itxaso Asensio PSE-EEko legebiltzarkideak gogoratu du Gazteriaren Legea "lau urte eskas" onartu bazen ere, "premiazko aldaketa" egin behar zela, Bernedon gertatutakoari erreferentzia eginez.
Nerea Kortajarenak (EH Bildu) EAJren kritikei erantzun die, adierazi Gazteriaren Legea 2022an onartu zela eta lau urte hauetan Eusko Jaurlaritzak "ez dituela etxeko lanak egin esanez".
Sumarreko Jon Hernandezek bat egin du adingabeen babesa indartzeko beharrarekin, baina erreforma hori ohiko prozeduraren bidez izapidetu behar zela iritzi dio, taldeek "proposamenak" eta "hobekuntzak" egin ahal izateko.
Laura Garrido PPren Legebiltzarreko bozeramaileak EAJri eta PSEri leporatu die ekimena aurkeztea erakundeak "zuritzeko", eta Amaia Martinez Voxeko ordezkariak esan du erreforma horrek “ez duela ezer konponduko”.
Zure interesekoa izan daiteke
Noelia eutanasia eskatu zuen Bartzelonako gazteak gaur jasoko du, epaileak onartu ostean
25 urteko emakumeak bere erabakiari eutsi dio, nahiz eta aita aurka agertu, Espainian legezko bide guztiak agortuta eta Giza Eskubideen Europako Auzitegira jota.
Meta eta Google, 2,6 milioi euro ordaintzera behartuta, gazte bati eragindako menpekotasunagatik
Antsietatea, depresioa edo gorputz-dismorfia dira gazteak pairatutako kalteetako batzuk. “Haurrak mendeko egiten dituzten eta osasungaitzak diren produktuak diseinatzen dituzte”, adierazi du abokatuak.
Hondarribiak gaur onartuko du bere II. Berdintasun Plana, Alardearen inguruko gatazka bideratzeko neurriak jasoko dituena
Planak “emakumeen eskubideen defentsan jasandako indarkeria aitortzeko formulak" bilduko ditu.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoaren aurkako neurriak eta hauteskunde sindikalak Ertzaintzan
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ikerbasquek 30 ikertzaile erakarri eta 49 milioi euro baino gehiago bildu zituen 2025ean ikerketarako funtsetan
Urtearen amaierarako, 35 herrialdetako 417 profesional zeuden, eta 1.685 lagunek fundazioko langileek gidatutako taldeetan lan egiten zuten.
Kasua artxibatu ostean, Justizian sinestea zaila egiten zaiela adierazi du Amaya Zabarteren senarrak
Epaileak Amaya Zabarteren kasua artxibatzea erabaki zuen atzo, eta familiak helegitea jarri du gaur. Haren bikotekideak, Joseba Novoak, haserre eta minduta daudela dio. Deitoratu du epaileak ertzainen bertsioa soilik izan duela kontuan, lekukoen testigantzak eta frogak alde batera utzita. Probintzia Auzitegira begira itxaropentsu dago, justizia kasua hara heldutakoan iritsiko zaielakoan.
Eureka! Zientzia Museoak ekainaren amaieran itxiko ditu ateak, 25 urteren ondoren
Kutxa Fundazioak ATENEA proiektua bultzatuko du, Tabakaleran, eta jakintza-eredu irekiagoa eta diziplinartekoa proposatuko du.
Hondarribiak "berariaz" landuko du Alardea Berdintasun Planean, "gatazkaren konponbidean aurrera egiteko"
Udal arduradunek esan dutenez, Emakundek egindako txosten batek ezartzen du Berdintasun Planak gai horri heldu behar diola, "parte-hartzean dauden desorekak direla eta".
Fiskaltzak 22 urteko eskaerari eutsi dio adingabeei sexu-proposamenak egiteagatik epaitutako Irungo irakaslearentzat
Defentsak, bere aldetik, absoluzioa eskatu du, irakasleak ustezko biktimekin "adiskidetasun" harreman soila zuela eta deliturik ez duela egin iritzita.