EITB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du ETB1 ONen haurrentzako edukiak eskaintzeko erabakia

Apirilaren 13tik aurrera, EITBk bikoiztu egingo du ETB1 ONen seinalea, eta 07:00etatik 19:00etara haurrentzako euskarazko edukiak eskainiko ditu, etenik gabe, telebista konbentzionalean.

Pantailak Euskaraz
Euskalgintzako eta sindikatuetako ordezkariak, joan den martxoaren 30ean, Dnostian egin zuten agerraldian.

"Euskaltzaleon aktibazioari esker, EiTBk aurrerantzean haurrentzat edukiak eskainiko ditu ETB1 On katean! Lortu ditugun 30.000 sinadurek eman dute bere fruitua!”.

Hitzokin, Pantailak Euskaraz plataformak txalotu egin du EITBk gaur iragarritako erabakia, eta eskerrak eman dizkie ETB3 katea ixtearen kontrako sinadura bilketan parte hartu duten herritarrei.

Joan den martxoaren 18an utzi zion emititzeari ETB3 haurrentzako euskarazko kateak, eta haren lekuan, ETB1 ON katea jarri zuen martxan EITBk. Haurrentzako euskarazko edukiak Makusi plataforman bakarrik eskaintzen dira ordutik. Erabaki horrek ezinegona eragin zuen euskalgintzan, eta Pantailak Euskaraz taldeak 'ETB3 ez itxi!' goiburupean sinadura bilketa abiatu zuen.

Joan den martxoaren 30an, agerraldi bateratua egin zuten Donostian hainbat elkartek eta sindikatuk, EITBri atzera egin zezala eskatzeko. "Kalte atzeraezina sor diezaioke euskarari", esan zuten.

EITBko zuzendaritza eragileokin bildu da berriki, eta zuzenean helarazi die gaur publiko egin den albistea: ETB1 ONek etenik gabeko 12 orduko euskarazko haur programazioa eskainiko du, LTD bidezko emisioan. 07:00etatik 19:00etara izango da, eta MAKUSI plataformako edukiak eskainiko dira. 

Zure interesekoa izan daiteke

GRAFCAV1775. BILBAO, 07/04/2026.- La consejera de Bienestar, Juventud y Reto Demográfico, Nerea Melgosa, (c) el viceconsejero de Juventud y Reto Demográfico, Xabier Legarreta (d) y el director de infancia, adolencencia y familia Gorka Oraá presentan este martes las líneas generales del 'Día sin móvil: un reto para estar más cerca', que se celebrará el próximo 18 de abril en las tres capitales vascas. Observatorio Vasco de la Infancia, Adolescencia y la Juventud. EFE/Luis Tejido
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mugikorrak alboratu eta familiaz gozatzeko gonbita, apirilaren 18an, EAEko hiriburuetan

Eusko Jaurlaritzak antolatuta, Mugikorrik Gabeko Eguna Familian izango da Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Familia inguruan teknologiaren erabilera kontzienteagoa sustatzea du helburu egitasmoak. “Ongizate emozionala zaintzeko eta senideekin egotearen balioa berreskuratzeko keinu txiki” gisa aurkeztu du Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X