ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

54 urteko motor gidari bat hil da AP-8 autobidean, Zarautzen

Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Istripua, Zarautzen. EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

54 urteko gizon bat hil da gaur, igandea, AP-8 autobidean, Zarautz parean, izandako zirkulazio istripuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 09:00ak aldera jazo da, Zarautzen, Bilborako noranzkoan. Motor gidaria lurrera erori da, eta hesi bat jo du.

Suhiltzaileak, osasun langileak eta Ertzaintzaren patruilak bertaratu dira.

Zauritua anbulantzian eraman dute Donostia Ospitalera, eta bertan hil da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan pertsonen trafiko irregularra egotzita

Larunbat goizaldean, Ertzaintzaren patruila batek ibilgailu bat geldiarazi zuen, eta jabetu zen barruan sei pertsona zihoazela, bat maletategian. Gerora egiaztatu zutenez, bidaiariek dirua ordaindu zuten Irunera eta Parisera eramatearen truke. Gidaria eta maletategian zihoan gizasemea atxilotu, eta ertzain-etxera eraman zituzten, epailearen esku utzi aurretik egin beharreko izapideak betetzera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X