AZTERKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoa "irekia" da immigranteekin, eta bizikidetzari buruzko "iritzi positiboa" du

Aldundiak eta Begirune Fundazioak "Jarrerak, egoerak eta narratiba xenofoboak Gipuzkoan" txostena egin dute. Txosten horren arabera, % 8k uste dute inmigrazioa arazo bat dela.

GRAFCAV5250. SAN SEBASTIÁN (ESPAÑA), 15/10/2025.- El Gobierno Vasco ha fijado para este miércoles 15 de octubre, día en el que hay convocados paros en apoyo a los palestinos, servicios mínimos del 30 % en el transporte público, mientras que los hospitales funcionarán con el personal habitual de los festivos, la Atención Primaria con el de los sábados y en las escuelas deberá haber al menos un profesor por cada etapa educativa. En la imagen autobuses urbanos este martes en el Bulevar de San Sebastián. EFE/Juan Herrero
Donostia. Argazkia: EFE

Gipuzkoa "jarrera irekia du immigrazioarekiko", "onarpen-maila handiarekin eta bizikidetzaren ikuspegi onarekin", Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Begirune Fundazioak immigrazioari buruz gizarteak duen iritziaren bilakaeraren inguruan egindako azterlanak ondorioztatu duenaren arabera.

Ion Gambra Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzendariak 'Jarrerak, egoerak eta narratiba xenofoboak Gipuzkoan' ikerketa aurkeztu du, Gorka Moreno eta Xabier Aierdi Begiruneren ordezkariekin batera.

"Txosten honek argi erakusten du Gipuzkoako gizarteak migrazioaren errealitatearen eta konplexutasunaren aurrean kontzientzia duela, baita kanpotik datozenak integratzeko borondatea ere", adierazi du Gambrak, eta gehitu du "etorkizunari begira" horixe dela "lurralde eta gizarte gisa dugun erronka nagusietako bat".

Era berean, eraldaketa demografiko eta sozialaren erronkari heltzeko "aurreiritziak baztertu" behar direla adirazi du.

Azaldu duenez, ikerketa hiru hurbilketa osagarritan oinarrituta egin da: Ikuspegiren 2024 Barometroaren analisia, 400 inkesta presentzialekin; xenofobiari buruzko azterketa espezifikoa, telefono bidezko inkestekin (900), eskualdeka banatuta; eta bederatzi eztabaida talde kualitatibo, lurralde osoan.

Emaitzen arabera, "biztanleriaren % 8k" jotzen dute immigrazioa lurraldeko arazo nagusitzat, "Ekonomia (% 55), Osasuna (% 44,8) eta Etxebizitzaren (% 42) oso atzetik, esaterako". Gainera, biztanleen % 82,8k uste dute immigrazioak gora egingo duela datozen bost urteetan; ikuspegi hori indartu egin da 2019. urtearekin alderatuta.

Aurreikuspen horrekin batera, migrazio-fluxuen jatorri nagusiak argi eta garbi identifikatzen dituzte: lehenik, Magreb (% 86,8); ondoren, Saharaz hegoaldeko Afrika (% 72,8) eta, ostean, Latinoamerika (% 58,3).

Azterlanak erakusten duenez, "herritarren % 81 migratzaileei Osasun zerbitzu publikorako sarbidea bermatzearen alde daude, eta % 79, halako Hezkuntza bermatzearen alde". Babes hori murriztu egiten da "baliabide mugatuagoei lotutako eskubideei buruz galdetuta, hala nola gizarte laguntzei (% 35,5) eta etxebizitza babestuari (% 29,5) buruz, eta txikiagoa da familia berriz elkartzeko (% 24,8) eta botoa emateko eskubideari (% 16,3) buruz galdetuta".

Migrazio-politikei dagokienez, azterlanak erakusten du Gipuzkoako biztanleen % 34,5ek egoera irregularrean dauden pertsona guztiak erregularizatzearen alde egiten dutela, eta % 46,8k, enplegua dutenak soilik erregularizatzearen alde.

Aukera murriztaileenak, hala nola migratzaileak kanporatzea edo modu orokorrean itzularaztea, % 6,5ek babesten dituzte. Bestalde, delituak egin dituztenak kanporatzearen aldeko jarrera % 69tik % 40ra jaitsi zen 2014tik 2024ra.

Kontrara, aniztasunak bizi kulturala aberasten duela uste dutenen ehunekoa 2014an % 50,5 izatetik 2024an % 74,7 izatera pasa zen. Horrez gain, "biztanleen % 86,9k iritzi positiboa dute beren auzo edo udalerrietako bizikidetzari buruz, nahiz eta eskualdeen artean alde nabarmenak dauden. Urola Kostan (% 95) eta Tolosaldean (% 91,1) oso iritzi ona dute; baina Donostian (% 83), Oarsoaldean (% 79,2) eta Txingudin (% 76) okerrera egin du datuak.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Un niño usa el teléfono móvil y una tablet, a 18 de octubre de 2023, en Madrid (España). Según la Vanguardia, en España se estima que el 21% de los adolescentes es adicto a la red y casi la mitad reconoce que tiene "un contacto activo" cada 15 minutos. La Administración del Ciberespacio de China (CAC) ha propuesto una nueva medida que cambiaría la rutina de los menores de edad. El organismo pretende limitar el uso de smartphones para las personas menores de 18 años, con el objetivo de controlar el uso de Internet entre los más pequeños.



Eduardo Parra / Europa Press

18 OCTUBRE 2023;MADRID;ADOLESCENTES;CONSUMO TELÉFONO MÓVIL

18/10/2023
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Herriko mediku eta pediatrek pantailek arrisku larriak dakartzatela ohartarazi dute, eta ikasgeletan mugikorrik ez izatea eskatu

Altxa Burua mugimenduarekin batera, sendagileek eta pediatrek txosten bateratua plazaratu dute, lehenengoz. Lan horretan, pantailen aurrean denbora luzez egoteak adingabeengan dakarren eragin negatiboa aztertu dute; alde batetik, buru osasuna aipatu dute: loaren nahasmenduak, antsietatea... Bestetik, erabilera gehiegizkoak obesitatea, ikusmen-arazoak eta hizkuntzaren atzerapenak eragin ditzakeela ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X