OSASUNBIDEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Susana Miranda Osasunbideako Lehen Arretako gerenteak dimisioa eman du

Bi urte eman ditu karguan, eta bere denbora horretan, kritika ugari jaso ditu Osasunbideak, besteak beste, hitzordua eskatzeko egon diren arazoengatik eta izandako atzerapenengatik. 

susana miranda osasunbidea

Susana Miranda, artxiboko irudi batean. Argazkia: Orain

Beste dimisio bat Nafarroako osasun zerbitzu publikoan. Oraingoan, Susana Miranda Osasunbideako Lehen Arretako gerentea izan da kargua utzi duena. Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuan (LHE) zuen plazara itzuliko da.

Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak baieztatu du dimisioa,  Fernando Dominguez Osasun kontseilariak izenpetutako Foru aginduaren bidez. 

Hitzorduak hartzeko zailtasunak, Osasunbidean

2024ko urtarrilaren 30ean hartu zuen Lehen Arretako gerente kargua Mirandak,  eta zerbitzuaren hitzordu sistemaren gabezien aurkako kritiken erdian iritsi da dimisioa. 

Bi hilabeteko epean, Osasunbidean goi-kargudun batek aurkeztu duen bigarren dimisioa da honakoa. Apirilean, Javier Gonzalez Arteaga Traumatologiako buruak utzi zuen kargua. 

Halaber, iazko urrian, Alfredo Martinez Osasunbideako gerentea kargugabetu zuten. 

Osasunbideak orain hilabete batzuk iragarri zuen Lehen Arretako zerbitzuen antolaketa eta hitzorduen sistema berritzeko lanean ari dela. Hitzorduak emateko sistema berria ezarri dute aurten. 

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X