8 urtez azpiko haurrek ezingo dute adingabeentzako zezenketetan parte hartu
Zezen-jaietan haurren parte-hartzea erregulatzeko EAJk eta PSEk bultzatutako lege proposamenak PPren aldeko botoa jaso du; EH Bildu abstenitu egin da, gutxieneko adinak 12 urtekoa izan beharko lukeela uste baitu. Araudia osoko bilkuran onartu beharko da, eta zenbait berritasun jasotzen ditu, hala nola abelburuen gutxieneko adina, eta gurasoen baimenen beharra kentzea.
8 urtetik beherako haurrek ezingo dute parte hartu Euskal Herriko hainbat herritan 16 urtetik beherakoentzat antolatzen diren zezenketetan. Hala jasotzen du EAJk eta PSE-EEk sustatutako lege-proposamenak. Behin betiko onartzeko osoko bilkurara eramango da araua, eta EAJren, PSE-EEren eta PPren babesa izan du; EH Bildu abstenitu egin da, gutxieneko adinak 12 urtekoa izan beharko lukeela irizten baitio, 8 urtekoa izan beharrean. Talde Mistoaren ordezkariak (Sumar eta Vox) ez dira bileran izan.
Gutxieneko adina mugatzea da EAJk eta PSE-EEk sustatutako lege proposamenari gehitu zaion berritasunetako bat. Lege proposamen horren bidez, adingabeentzako zezen-jaiak arautzen dira, zekorrak askatzea, entzierroak eta sokamuturra, beseak beste. Orain arte ez zegoen ekitaldi horietarako erregulazio propiorik eta araudi-hutsunea zegoen, eta horrek ospakizunak antolatzea zailtzen zuen.
Jatorrizko proposamenean 16 urtetik beherakoek jai horietan parte hartzea arautzen zen, eta aurrerantzean, testuari gehitu zaion zuzenketa baten bidez, adin hori mantenduko da, baina parte hartzeko gutxieneko adina 8 urtera mugatuta.
Jatorrizko testutik kendu da, bestalde, adingabe horiek parte hartzeko gurasoen baimen idatzia behar zutela zioen paragrafoa. EAJren eta PSEren zuzenketaren arabera, beharrezkoa ez den edo beste berme batzuekin erredundantea izan daitekeen zama administratiboa ekar zezakeen horrek. EH Bilduk gurasoen berariazko baimena mantentzearen alde egin du, adingabeen babesa behar bezala babesteko helburuz.
Gainera, nahitaezkoa izango da festa hasi aurretik parte-hartzaileei segurtasun arauei eta animaliak babesteko eta errespetatzeko jarraibideei buruzko informazio argia ematea.
Ezarritako isunak 150 eurotik 30.000 eurora bitartekoak dira, arau-haustearen larritasunaren arabera.
Proposamen legegile horretatik kanpo geratzen dira zezenketei, nobilladei eta 18 hilabetetik gorako abelburuak dituzten bestelako ikuskizunei buruzko Estatuko eta autonomia-erkidegoko berariazko araudian araututako zezen-ikuskizunak.
Animaliaren ongizatea bermatzea
Animaliei dagokionez, hasierako proposamenean ezartzen zen festa horietan parte hartuko zuten behi edo txahalek 18 hilabete baino gutxiago izan beharko zituztela; orain, zuzenketen fasean sartutako aldaketarekin, abelburuen adina 6 eta 18 hilabete bitartekoa izango dela ezarri da.
Testuan zehaztu da, halaber, animalia bakoitza ezin izango dela 15 minutu baino gehiago egon ospakizunaren esparruan. Denbora hori igarotakoan, animalia berehala erretiratu beharko da, eta ezin izango da berriro jai horretan atera.
Gainera, jarduera egiten den bitartean, animalien egoera fisikoa eta psikologikoa zainduko da, estres, neke, beldur eta sufrimendu adierazleak kontuan hartuta. Ekitaldia egitea debekatuta egongo da tenperatura altuengatiko alerta meteorologikoak daudenean.
Jolas-esparruek eta bideek babes-hesi seguruen bidez mugatuta egon beharko dute, parte-hartzaileei eta animaliei kalterik, ebakirik eta lesiorik eragiten ez dieten materialekin eraikita, eta abereen eta ikusleen arteko erabateko bereizketa bermatzen den moduan jarrita.
Aurkako 40.000 sinadura
Haiekin elkarte animalistak eta Sokamuturra Ez plataformak 40.000 sinadura inguru eraman zituzten Eusko Legebiltzarrera, lege proposamenaren aurka. Izan ere, horien ustez lege proposamena "atzerapauso larria da haurren babesaren eta animalien ongizatearen arloan”.
Arartekoak ere kritikatu egin du ekimena, ez duelako adingabeengan duen eragina ebaluatzeko txostenik jasotzen, eta ez dituelako "hartzaile nagusiak" —haurrak eta nerabeak— entzun, ezta "beste interesdun batzuk" ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Imsersoren bidaiak gaurtik aurrera egongo dira eskuragarri Hego Euskal Herriko pentsiodunentzat
Nafarrentzat gaur abiatuko da plaza eskuratzeko epea, eta EAEko pentsiodunentzat, asteazkenean. Guztira, ia 900.000 plaza eskainiko dira penintsulako kostaldera eta uharteetara joateko edo bospasei eguneko bidaiatxoak egiteko.
Ospakizuna lehertu da Orion eta Donostian, Kontxako bandera irabazita
Ospakizunetan dira igande osoan Orion, herriko arraunlariek Kontxako Bandera eraman ostean: 34. astindu dute gaur. Herritarren babesa jaso dute beste behin ere arraunlariek. Eguneko beste txapeldunak Arraun lagunakekoak izan dira. Eguerdian hasi dute ospakizuna zaleekin, Kontxako bandera preziatua bosgarrenez irabazi ondoren.
Lurraldebusek Donostiatik Eskuzaitzeta industrialdera eta Zubietara doan linea berria estreinatuko du irailaren 21ean
Linea berriak industrialdeko langileei emango die zerbitzua, baita Zubietako espetxera joaten direnei eta Zubietara joaten diren Realeko zaleei ere.
Giro aparta Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak jai giroz bete du Donostia, kolore ugariz. Familiek, gazteek eta beteranoek traineruen emozioa partekatu dute, eta ertzetatik animatu dituzte euren taldeak. Poza bereziki nabaria izan da Arraun Lagunak eta Orio taldeen zaleen artean, euren traineruen garaipena ospatu baitute.
Elon Musk bat dator Anthropic eta OpenAI lehiakideekin, adimen artifiziala moteldu behar dela
Anthropiceko Dario Amodeik adimen artifizialaren (AA) garapena moteltzeko eskatu zuen ostiralean, segurtasun arriskuengatik, eta eskaera horren alde egin dute lehiakideek, OpenAIko Sam Altmanek eta xAIren sortzaile Muskek. OpenAIko eta Anthropiceko liderrek iragarri dute ebaluatzaile independenteei beren sistemak ikuskatzea ahalbidetuko dietela, baina Muskek ez du hori argitu.
Ceutako 860 migratzaile baino gehiago aldi baterako instalazio egokitu berri batera eraman dituzte
Jaurlaritzak 4.300 plaza inguru izango ditu aldi baterako, eta datozen egunetan 6.000 plaza baino gehiago izango direla aurreikusi du.
AEBk Kuban ezarritako "setioa" salatu dute Bilbon, Silvio Rodriguezen kontzertuaren aurretik
Manifestariek Kubako eta hainbat herri zapalduren banderak eraman dituzte. "Nazio Batuetan urtero giza eskubideen urraketa masiboa gaitzesten den arren, gobernu gehienak geldi daude", salatu dute. "Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat" kanpaina solidarioa babesteko ere balio izan du protestak.
Oihane Mateos Oria, duela gutxi hildako lankide eta laguna, gogoan izan du Dani Alvarezek Gasteizko FesTVal jaialdian
Aste gogorrak izan dira azken hauek Orain eta EITBko Albistegietako lantalde guztiarentzat. Dani Alvarez lankideak Gasteizko FesTVal jaialdian esan duen bezala, "bizitzako injustizia bategatik goizegi joan berri da Oihane Mateos Oria". Bere irribarrea, energia eta lanerako grina beti izango dira gure artean, ordea. Hemen Daniren hitzak gaur iluntzean, sari bat banatu aurretik.
Zarrakazteluko baso sutea eragindakoa ote den ikertzen ari dira
Garrak atzo piztu ziren Corral Nuevo inguruan, eta gaur arratsaldean egonkortu dituzte. Eremuan ez zegoen nekazaririk lanean, eta, hori dela eta, Foruzaingoak susmoa du nahita piztutakoa izan zela.
Bost gasolindegi Margaritan, 30 laguneko herrian, bizilagunen desesperaziorako
Gasteizko Margarita kontzejuan, bizilagunak kexu dira beste gasolindegi bat jarri nahi dietelako, bosgarrena bailitzateke. 30 bat biztanle diren herrixka honetarako sarbideak dagoeneko kolapsatuta daudela diote, eta gainera salatzen dute, kamioi gidariek ez dutela askotan oso gizalegez jokatzen.