500 babesgune klimatiko daude Euskadin, beroaldiei aurre egiteko
Ihobe sozietate publikoak bultzatutako ekimenari esker, 11 udalerritako eremu publikoak egokitzen dira —hala nola liburutegiak eta parkeak— itzalguneak eta gune freskoak eskaintzeko. Milioi bat pertsonari baino gehiagori egiten die mesede, eta asmoa pertsona zaurgarrienak babestea da.
Euskadik 488 babesgune klimatiko ditu 11 udalerritan zehar banatuta, hala nola parkeak, liburutegiak eta gizarte-etxeak, herritarrei itzalguneak eta gune freskoak eskaintzeko muturreko bero-boladen aurrean. Bereziki pertsona zaurgarrienei zuzenduta daude, eta helburua da muturreko tenperaturek osasunean dituzten ondorio kaltegarriak arintzea.
Hiru hiriburuez gain (Gasteiz, Bilbo eta Donostia), honako herri hauek ere batu dira sarera: Amurrio (Araba), Barakaldo eta Gernika (Bizkaia), eta Bergara, Hernani, Irun, Pasaia eta Tolosa (Gipuzkoa). Ekimenak milioi bat herritarri baino gehiagori egingo dio mesede.
Ihobe sozietate publikoak, Eusko Jaurlaritzaren mende dagoenak, bultzatutako ekimenak aipatutako 11 udalerritako espazio publikoak egokitzen ditu itzalguneak eta gune freskoak eskaintzeko. Horretarako, udalei babesguneak identifikatzen, sortzen eta zabaltzen laguntzeko gida bat eta bereizgarri berezi bat argitaratu ditu, edonork guneok erraz identifikatu ditzan.
Eragina hilkortasun tasan
Tenperaturen igoera eta muturreko bero-boladak gero eta ohikoagoak dira eta horren eragina nabaria da, baita Euskadin ere. Urrutira gabe, joan den maiatzaren amaieran izandako bero-boladak 14 lagun hiltzea eragin zuela uste da EAEn, MoMo sistemaren arabera.
Aurreikuspenak
Adituen arabera, datozen hamarkadetan askoz egun gehiago izango ditugu 35 ºC-tik gorako tenperaturekin: Bizkaian eta Gipuzkoan, urtean hiruzpalau egun izatetik 16-17 izatera pasatuko dira mende amaieran, eta Araban, berriz, 4 egunetik 20 pasatxora.
Gainera, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Euskadiko Klimaren Egoera txostenaren arabera, 1970etik Euskal Herriko tenperatura 0,3 °C igo da hamarkadako. Bero-bolada egunak, batez beste, 1970-2000 aldian 4 egun izatetik azken hamarkadan (2014-2023) ia 9 izatera igaro dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Andre Maria Zuriaren jaietako ezin galduko 5 ekitaldi
Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiez gozatzeko prest? Hemen, galdu ezin dituzun 5 ekitaldi proposatzen dizkizugu.