SAN FERMIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi adarkatu sanferminetako azken entzierro azkar eta arriskutsuan

Jandillaren zezenek 2 minutu eta 25 segundoan egin dute ibilbidea. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera; bost, kolpeengatik. 

último encierro sanfermines Jandilla

2026ko sanferminetako zortzigarren entzierroa. Argazkia: EFE

Jandilla ganadutegi ospetsuak eman die amaiera astearte honetan 2026ko sanferminetako entzierroei, eta lasterketa azkar eta arriskutsa izan da. Zezenak behin baino gehiagotan erori dira, eta korrikalariak azpian harrapatu dituzte. Guztira, zazpi pertsona eraman dituzte Nafarroako Unibertsitate Ospitalera; bi, adarkadekin, eta bost, kolpeengatik. 

Iruñeko entzierroan parte hartu duten 25. aldia izan da gaurkoa, eta zezenek 2 minutu eta 25 segundoan egin dute ibilbidea. Gaur arte, 33 korrikalari adarkatu dituzte. 

Arrisku gehieneko uneak Udaletxe plazan izan dira, hain zuzen ere, zezenetako batek hesian geldirik zeuden korrikalarien aurka egin du. 

Bi adarkatu

Aurtengo sanferminetako azken entzierroan bi korrikalari adarkatu dituzte, Nafarroako Unibertsitate Ospitaleak zabaldutako lehen osasun-partearen arabera. Lehena besoan adarkatu dute Udaletxe plaza parean, eta bigarrena, toraxean, Telefonicako zatian. Biak Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte, kolpeengatik zauritu diren bost korrikalariekin batera. 

Ondoren, zezen plazan hirugarren korrikalari bat adarkatu dutela aurreratu dute, baina, ondoren, akats bat izan dela jakinarazi dute. 

Ikusi berriro zortzigarren entzierroa

Iragarkia
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X