SUTEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euria lagun, Rigloseko sutea mendean hartzea lortu dute

Baso-sutearen bilakaera ona dela eta, gaur hasiko dira 19 herrigunetatik ebakuatutako bizilagunak (1.000 baino gehiago) beren etxeetara itzultzen. 

Incendio Riglos Huesca

Rigloseko baso-sutea (Huesca). Argazkia: EFE

Azken orduetan botatako euriari eta ipar-mendebaldeko haizeari esker, suhiltzaileek Las Peñas de Rigloseko (Huesca) baso-sutearen zatirik handiena egonkortzea eta mendean hartzea lortu dute bart gauean. Hala ere, garrak erabat itzaltzeko eta ez berpizteko lanean jarraitzen dute eta horretan arituko dira egun osoan. 

Sutearen bilakaera ona ikusita, ebakuatutako lagunak gaur hasiko beren herrietara itzultzen. Guztira 19 herritako 1.000 pertsona inguru daude etxetik kanpo. Aitzitik, atzo Santa Cilia eta Gares herriak deskonfinatuta geratu ziren. 

Hala ere kezkak bere horretan jarraitzen du Jaca inguruan, eta suhiltzaileak etenik gabe lanean ari dira. 

Abuztuaren 10etik dago piztuta sutea, eta 17.500 hektarea baino gehiago erre ditu eta 100 kilometro inguruko perimetroa du. Astelehen honetan 42 aireko baliabide eta mila bat langile aritu dira lanean.

Sute hori itzaltzeko lanetan ari zen Larrialdietarako Unitate Militarreko (EEU) kide bat hil zen igande iluntzean Atareseko sakanaren inguruan izandako trafiko-istripu batean.

Bestalde, ustezko egilea delakoan, 28 urteko gizon bat atxilotu dute, baso sute delitua leporatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X