Emakundek eta Arartekoak elkarrizketaren bidea aldarrikatu dute Hondarribian alarde parekidea lortzeko, ospakizunaren atarian
Bi erakundeek elkarrizketa-bideak aldarrikatu dituzte Hondarribian alarde parekidea lortzeko, eta bihar bertan izango direla berretsi dute, Jaizkibel konpainiari babes sendoa adierazteko. Deialdi honek bat egiten du emakumeak desfilean lehen aldiz parte hartzen saiatu zireneko 30. urteurrenarekin, eta bitartekaritza-prozesua hautsi ostean herrian sortutako tentsio giroarekin.
Hondarribiko alarde mistoko artxiboko irudia
Hondarribian alardearen egun handia ospatzeko ordu gutxiren faltan, Emakundek eta Arartekoak elkarrizketa-bideak aldarrikatu dituzte herrian alarde parekidea lortzeko, eta bihar, irailak8, bertan izango direla berretsi dute, Jaizkibel konpainiari babes sendoa adierazteko.
Deialdi honek bat egiten du emakumeak desfilean lehen aldiz parte hartzen saiatu zireneko 30. urteurrenarekin, eta bitartekaritza-prozesua hautsi ostean herrian sortutako giro nahasiarekin. Izan ere, abuztu amaieran, HAOSE alarde tradizionalaren elkarteak (emakumeak soldadu gisa parte hartzea mugatzen duen erakundeak) mahaia uztea erabaki zuen.
Emakunde: "Eskubide eta berdintasun arazoa da"
Astelehen honetan zabaldutako ohar baten bidez, Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak dei egin du "aldeen arteko elkarrizketa-guneak zaintzeko", emandako urratsak finkatzeko eta "Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea errespetatuko duen" ospakizun baterantz urratsak ematen jarraitzeko.
"Ezin dugu ahaztu eskubide eta berdintasun arazoaz hitz egiten ari garela, eta azken helburua emakumeek jaiaz gizonen baldintza berberetan, inolako bazterketarik gabe, gozatu ahal izatea izan behar duela", gogorarazi du Elgarrestak. Zentzu honetan, "elkarrizketaren garrantzia" azpimarratu du alardearen bilakaera bermeekin garatzeko eta herritarren arteko hausturan sakondu ordez, Hondarribiko gizarte-kohesioaren alde egin dezan.
Arartekoak errespetu eta bizikidetza giroa eskatu du
Ildo beretik mintzatu da Arartekoa ere. Estefania Ocariz ondokoak, agiri baten bidez, udalerriak egun handi hau "errespetu eta bizikidetza giroan" bizi ahal izateko nahia adierazi du.
Era berean tokiko agintariak animatu ditu "parte-hartzea, elkarrizketa eta ulermena sustatzen jarrai dezaten, ondare komun bat partekatuz berdintasun eragokor baterantz aurrera egiteko". Ocarizek azpimarratu du "beharrezkoa dela urratsak ematen jarraitzea emakumeek jai-ospakizunetan askatasun eta berdintasun baldintzetan parte har dezaten".
Zure interesekoa izan daiteke
Jaiotza kopurua % 0,9 apaldu da Euskadin 2026ko lehen hiruhilekoan
Araban % 1,5 apaldu dira jaiotzak (527 jaiotza); Gipuzkoan, berriz, % 2,3koa izan da beherakada (1078 jaiotza), eta Bizkaian % 0,2 handitu dira erditzeak (1.640).
Bixente Igarzabal mendizale eta triatleta nafarra hil da Alpeetan izandako istripu batean
Lesakako kirolari ezaguna, 53 urtekoa, atzo hil zen eroriko baten ondorioz. Udalerrian samina da nagusi, oso pertsona ezaguna eta maitatua baitzen.
Hasi da ikasturte berria EAEn, arreta gaitasunen, bizikidetzaren eta osasun digitalaren hobekuntzan jarriz
Hezkuntza Sailak sustatutako 2025-2028 Estrategia Integralaren hedapenak markatuko ditu aurtengo eta datorren ikasturteak, beherakada demografikoak eta AAren erabilerak baldintzatuta. Nafarroan ere gaur ekin diote ikasturteari, baina oso bestelakoa da egoera.
Azpeitian taxilari bat hiltzeagatik atxilotutako gizona epailearen esku utzi dute
43 urteko gizonak bere burua entregatu zuen larunbat goizaldean Ondarroako ertzain-etxean, eta poliziaren esku egon da ordutik. Atxilotu zutenean, arma bat zeukan gizasemeak, baina oraindik ez dakite hilketan erabili zuen bera ote zen.
Hainbat lagun daude ikerketapean Bizkaian, futbol partidetarako sarreren iragarki faltsuekin iruzur egiteagatik
San Mamesen Athleticek jokatu zuen partida baterako sarreraren salmentarekin lotutako salaketa baten haritik abiatu zuten ikerketa. Gutxienez hiru pertsonari gertatu zaie gauza bera Euskadin: Erandioko bati, Barakaldoko bati eta Errenteriako bati.
Ikasturte berriaren erradiografia
Ikasturte berriak EAEn utzitako datu ugarien artean, ia erdiek itunpeko ikastetxeetan ikasten dutela eta jaiotza-tasaren jaitsieraren ondorioak nabarmentzen dira.
Albiste izango dira: ikasturte hasiera, EITBko informatiboen denboraldi berria eta FesTVal
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Gaur hasiko da Parisen errugbi jokalari ohi Federico Martin Arambururen heriotzaren epaiketa
Epaiketan, Loik Le Priol eta Romain Bouvier ultraeskuindarrak eseriko dira akusatuen aulkian, jokalari argentinarra tiroz hiltzea egotzita biak.
Euskotrenek neguko ordutegia berrezarri du tren eta metro zerbitzuetan
Berrikuntza gisa, Gipuzkoan hobetu egingo dira larunbat gauetako zerbitzuak Donostia eta Hendaia artean, eta areagotu egingo dira asteburuan Amara eta Errenteria eta Oiartzun arteko maiztasunak.