Jaiotza kopurua % 0,9 apaldu da Euskadin 2026ko lehen hiruhilekoan
Araban % 1,5 apaldu dira jaiotzak (527 jaiotza); Gipuzkoan, berriz, % 2,3koa izan da beherakada (1078 jaiotza), eta Bizkaian % 0,2 handitu dira erditzeak (1.640).
Jaiotzen kopurua % 0,9 txikitu zen Euskadin urteko lehen hiruhilekoan, 3.245 haur jaio baitziren orduan —2025eko denbora tarte berean baino 29 gutxiago—, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakitera eman duenez.
Iaz, jaiotzen kopurua % 3,1 handitu zen Euskadin (2014tik ez zen horrelakorik gertatzen).
Aitzitik, 2026ko lehenengo hiruhilekoan irauli egin da atzera ere egoera. Araban % 1,5 apaldu dira jaiotzak (527 jaiotza); Gipuzkoan, berriz, % 2,3koa izan da beherakada (1078 jaiotza), eta Bizkaian % 0,2 handitu dira erditzeak (1.640).
Sexuen arabera, urtarrila eta martxoa bitartean 1.702 mutiko eta 1.543 neskato jaio ziren; eta hilabeteka banatuta, 1.161 ume jaio ziren urtarrilean, 1.101 martxoan, eta 983 otsailean.
Amen adinari dagokionez, 35-39 urtekoen artean eman zen jaiotza kopuru handiena (% 34,5). Bestalde, 30-34 urtekoen artean jaio ziren umeen % 33,4; 25 eta 29 urtekoen artean % 13,2, eta 40 urtetik gorakoen artean % 11,4.
Datu gisa, aipatzekoa baita jaiotza berrien artean % 50,9 lehenengo seme-alabak zirela, % 35,7 bigarrenak eta % 13,5 hirugarren edo ondorengoak.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak % 52,3 izan ziren.
Bukatzeko, jaiotako umeen % 26,5ek atzerritarra zuten ama.