TRAFIKOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak A-8 autobidean Galdakaon

Istripu baten ondorioz, errail bat moztu dute A-8an, Donostiarako noranzkoan. Gainera, zailtasunak izan dira trafikoan Gipuzkoako hainbat puntutan. 

Zirkulazioa zaila izaten ari da ostiral goiz honetan hainbat errepidetan. A-8 autobidean, 106. kilometroan, Galdakaon, auto bat galtzadatik irten da. Autoa kendu dute, baina autobideko bi errailetako bat itxi behar izan dute eta, horren ondorioz, auto-ilara txikiak daude oraindik.

Gipuzkoako hainbat errepidetan ere izan dira zailtasunak, bereziki A-1 autobian, Lasarte eta Andoain artean. Auto-ilara luzeak egon dira eta jatorrizko arazoa konpondu badute ere, A-15 errepidean trafiko astuna dago A-1 errepidera sartzeko. 

Bestalde, GI-631 errepidean, Azpeitian, Zumarragarako noranzkoan, furgoneta bat bidetik irten da. Uneotan trafikoa bideratzen ari dira. 

Segurtasun Sailak gogorarazi du 011 telefonoa eskuragarri dagoela trafikoari buruzko informazioa jasotzeko eta errepideetako gorabeheren berri izateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X