JIHADISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat atxilotu dute Donostian, erradikalizazio jihadista egotzita

Gainera, Guardia Zibilak beste hiru pertsona atxilotu ditu Bartzelonan, Malagan eta Melillan, erradikalizazioa eta sarean propaganda terrorista eskuratzea egotzita. 

Iragarkia
yihadismo operacion tatima
18:00 - 20:00

Guardia Zibilak pertsona bat atxilotu du Donostian, jihadismo erradikalarekin lotura izatea eta sarean propaganda jihadista eskuratzea egotzita. Gainera, delitu horiek berak leporatuta beste bi pertsona atxilotu dituzte Vilanova i la Geltrun (Bartzelona) eta Fuengirolan (Malaga), Guardia Zibilak prentsa ohar batean jakitera eman duenez.

Benemeritak jakinarazi duenez, hiru atxilotuak azken urteetan erradikalizatu egin dira, batez ere, sarean jihadismoari lotutako propaganda eskuratuta. Eduki horien artean, doktrinamendua helburu zuten ISIS eta Hamas taldeei lotutakoak azpimarratzen dira. 

Bestalde, duela gutxi, Guardia Zibilak beste pertsona bat atxilotu du Melillan, propaganda jihadista zabaltzea egotzita. 

Guardia Zibilaren arabera, bereziki gazteek erabiltzen dituzten sare sozialetan zabaltzen zituen edukiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X