Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hasi da propaganda gerra

Libiako telebista-katea ustez zibilen gorpuak erakusten hasi da, aliatuen erasoen ondorioz hil direla salatzeko.
Jesus Torquemada, nazioarteko aditua. EITB
Jesus Torquemada, nazioarteko aditua. EITB

NBEren Segurtasun Kontseiluaren 1973. ebazpena ezartzeko ekitea erabaki duten mendebaldeko herrialdeakgehiegizko indarra erabiltzeagatik salatuak izateko arriskuan ziren. Harrigarriena, akusazio horiek, lehendabiziko gerra egunean egin izana da.

Gogoratu behar dugu Liga Arabiarra izan zela, duela 9 egun, zibilak babesteko helburuz, Libiako aire eremuaren zati bat ixtea eskatu zuena. Aire eremuan duten nagusitasunari esker, Gadafiren aldekoak matxinatuak garaitzen ari ziren pixkanaka eta hildako asko eragin zituzten bonbardatutako hirietan.

Liga Arabiarraren eskaeraren ondoren, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak 1973. ebazpena onartu zuen. Bertan, zibilak babesteko neurri oro erabiltzeko baimena ematen da. Eta hortxe sortzen dira irakurketa ezberdinak.

Zibilak babesteko nahikoa al da Gadafiren hegazkinei aire eremua ixtea ala hiriei eraso egiten dieten tankeei ere eraso egin behar zaie?

Badirudi Liga Arabiarrak lehen aukera bakarrik nahi duela, baina mendebaldeko herrialdeek uste dute tankeak eta artileria txikitzen ez badira Gadafik lurretik bertatik behintzat eraso egiten jarraituko duela.

Gero eta garrantzia gutxiago du orain fronteko egoerak eta hasi da propaganda guda.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X