Matxinoek Brega hiria kontrolpean dutela iragarri dute
ako matxinoek Brega hiria kontrolpean hartu dutela iragarri dute. Brega Libiako petrolio-porturik garrantzitsuenen artean dago. Hala ere, matxinoek egindako iragarpena konfirmatu gabe dago oraindik.
Larunbatean matxinoen eskuetan eroritako bigarren hiria litzateke Brega, nazioarteko koalizioaren laguntzaz Ajdabiya ere hartu baitute goizean.
Muamar Gadafiren aldeko tropak larunbat gauean atera omen dituzte Bregatik, matxinoen eraso arrakastatsuaren ondorioz.
Koalizioak Misrata babestu du
Gobernuaren tropek Misrata bonbardatzeari utzi behar zian diote koalizioaren hegazkinak hiria babesten hasi direnean, matxinoek konfirmatu dutenez.
Misrata Libiako mendebaldean matxinoen eskuetan dagoen hiri bakarra da, eta azken orduetan Gadafik setiatua dauka.
Thierry Burkhard Frantziako Armadako bozeramaileak adierazi duenez, hegazkin frantziarrek bost hegazkin eta bi helikoptero suntsitu dituzte. Guztiak lurrean zeuden, Misratako basean.
Espaniarren parte-hartzea
Itsas-zainketarako CN-235 hegazki espainiarrak lehen misioa egin du larunbat honetan "inolako arazorik gabe", Defentsa Ministerioak zabaldutako komunikatuaren arabera.
Hegazkina Decimomannu base italiarretik abiatu da, Sardiniako hegoaldean, 14:00ak jota. Lau orduz zainketa lanetan igaro ondoren, 20:00etan bueltatu da.