Gadafi gabeko 'trantsizio demokratikoa' eskaini dute haren bi semek
Muamar Gadafiren bi semek ''trantsizio demokratikoa'' abiatzea eskaini dute, baina aita gabe, The New York Times egunkariak jakinarazi duenez.
Seme horietako bat Seif el-Islam da, hots, iraultza demokratikoa hasi zenetik Erregimenaren bozeramaile lanak egin dituena.
Egunkariak Libiako Gobernuarekin "lotura estua" duen diplomaziari bat aipatu du iturri, baina informazioa ezin izan duela baieztatu gaineratu du. Diplomaziariari Tripolin dauden "pertsona inportante batzuen eskutik" iritsi zaiola argitu du.
Albistearen arabera, baina, matxinoak eta Gadafi bera ez daude ados proposamenarekin.
"Hori da oposizioaren abiapuntua, eta hori da Libiako Gobernuaren abiapuntua, baina oraindik ez dira negoziatzen hasi", adierazi du diplomaziariak.