Guda Libian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Manu Brabo argazkilari espainiarra, desagertuta Libian

Beste hiru kazetarirekin batera desagertuta dago astelehenetik, EFEk egiaztatu ahal izan duenez. Argazkilari asturiarrak Gara egunkariarekin kolaboratzen zuen.
Manuel Varela
Manuel Varela argazkilari espainiarra. Argazkia: EFE

Manuel Varela de Seijas Bravo argazkilari espainiarra eta hiru lankide desgertuta daude astelehenetik, EFEk egiaztatu ahal izan duenez.

Argazkilaria gerraren berri emateko joan zen Libiara.

''Manu Brabo'' ezizenarekin ezaguna da Manuel Varela argazkilaria. Bengasiko hotel batean eman ditu azken egunak, matxinoen hiri nagusia. Beste kazetari asko ere bertan daude, baina astelehenetik ez dute Manuel Varelaren berririk izan.

Gijonen 1981. urtean jaioa, urteak eman ditu "''freelance'' lanak egiten, nazioarteko hainbat hedabideetarako lanean. Israel eta Palestina arteko gatazka eta Haitiko lurrikara landu ditu, besteak beste.

Martxoan Libiara joan zen, EPA albiste agentziarekin lan egiteko. Espainiari eta Amerikari argazkiak bidaltzen zizkion, tartean Efe agentziari.

New York Times egunkariko segurtasun arduradun Vanguardiako kazetari bati azaldu dionez, iragan asteartean lau kazetariak atxilotu egin zituzten, Gadafiren aldekoek Brega eta Ajdabiya arteko errepidea eraso egin zutenean.

Segurtasun arduradunak atxiloketak ikusi egin zituen, atzetik zihoan beste ibilgailu batetik, Efe agentziari azaldutakoaren arabera.

Iturri berdinaren arabera, Gadafiren aldeko soldatuek argazkilari espainiarra eta beste hiru argazkilariak atxilotu zituzten, AEBetako gizon bat eta Hegoafrikako bigarren bat. Argazkilarien ibilgailua erre egin zuten.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X