Libia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'NATOren gurutzadari' eutsiko diola adierazi du Gadafik

Aliantzako indarrei gailenduko zaiela eta 'atzera egin' beharko dutela gaineratu du Libiako liderrak Estatuko telebista katean zabaldutako mezu batean.

''NATO lurralde musulman baten aurka egiten ari den gurutzadari'' eutsiko diola adierazi du Muamar al Gadafi Libiako koronelak Estatuko telebista katean zabaldutako mezu batean.

Aliatuek eta lurraldearen ekialdea kontrolpean duten errebeldeek setiatuta dago Gadafi, baina aliantzaren indarrak gailenduak izango direla eta "atzera egin" beharko dutela ziurtatu du.

Gadafik gogor gaitzetsi ditu NATOren indarrek joan den ekainaren 20an Tripoli mendebaldeko Surman inguruan egindako erasoak , eta Hemidi Jouildi, bere aspaldiko arma kide baten etxeari eraso ziotela esan du.

Joan den ekainaren 20an Libiako Gobernuak NATOko indarrei 19 herritar zibil hil izana leporatu zien, tartean, hain zuzen, Jouildi familiako kideak.

NATOko arduradunak onartu zuten Surman inguruan operazio bat egin izana, baina operazio zentro baten aurkakoa izan zela azladu zuten.

Halaber, Gadafiren esanetan erasoak "hilketa saiakera" izan ziren eta maiatzaren 10a eta ekainaren 6a bitartean bere adiskidearen bulegoei NATOk lau bider eraso ziela esan du. Libiako liderrak gaineratu du, ez zutela hiltzea lortu frogatutakoan "etxean bilatu zuten semea eta emaztearekin batera".

"Zibilak hiltzen dituzte eta helburu militarrei eraso dietela esaten dute, deabrua bera ere lotsatuko litzateke horrelako gezurrekin" eratsi du Gadafik.

Telebistako mezuan, heriotzari ez diola beldurrik esan du Gadafik eta "mendebaldearen kontrako gurutzadak munduaren amaiera arte" jarraituko duela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X