Gadafi 'Libian ezkutatuta' eta 'osasuntsu' dago
Muamar Gadafi Libiako diktadorea "osasuntsu dago", "Libian ezkutatuta", Musa Ibrahim haren bozeramaileak adierazi duenez.
A IRai Siriako telebista-katean telefonoz egindako adierazpenetan, Ibrahimek ohartarazi du matxinoek ezin izango dutela topatu Gadafi.
"Libian dago, leku atzemaezin batean. Umore onez eta osasuntsu dago", gaineratu du matxinoak Tripolin sartu arte Erregimenaren eleduna izandakoak.
Bere esanetan, Gadafiren seme gerrazaleena, Saif el Islam, ere Libian dago, "baina leku batetik bestera mugitzen" ari da.
Matxinoek hainbatetan esan dute jakin badakitela non dagoen Gadafi, eta hura atzematea denbora kontua baino ez dela.
Gadafizaleen ihesa
Bestalde, 200-250 ibilgailuk ihes egin dute Nigerrera, herrialde horretako Armadak babestuta, Nigerreko eta Frantziako Armaden iturriek jakinarazi dutenez.
Antza denez, ibilgailu horietan Gadafiren aldeko militarrak joan dira, eta Gadafik eta Saif al Islamek konboi horretan joateko asmoa zuten.
Zure interesekoa izan daiteke
Istilu larriak Belfasten, Sudango gizon batek beste bat labanaz zauritu ondoren
Naomi Long Ipar Irlandako Justizia ministroak indarkeria giroa hauspotzea leporatu dio eskuin muturrari. Pasa den astelehenean Sudango 30 urteko migratzaile batek gizon bat labanaz larri zauritu ondoren istiluak lehertu dira Belfasten. Ipar Irlandako alderdi nagusietako agintariek lasaitasunerako deia egin dute.
Trumpek ere jokatuko du Munduko Kopa, "America is Back" kontakizuna zabaltzeko
AEBko presidenteak Munduko Txapelketarik "handiena, seguruena eta zoragarriena" agindu du, eta hitzordua probestuko du bere burua proiektatzeko, kontraesanak agerian gera daitezkeen arren.
AEBk Irani eraso dio, persiar herrialdeak atzo Washingtonen helikoptero baten kontra egindakoari erantzunez
Ameriketako Estatu Batuek aireko defentsa sistemak, lurreko kontrol estazioak eta Irango radarrak jo dituzte, Ormuzko itsasartetik gertu.
Sanchezek ia 40.000 botoko aldea atera dio Fujimoriri, Perun botoen % 96,6 zenbatu dituztela
Peruko Hauteskundeen Epaimahai Nazionalak (JNE) adierazi duenez, herrialdeko presidentea aukeratzeko hauteskundeen bigarren itzuliko emaitza ofizialak 30 eguneko epean jakinaraziko dituzte.
Trumpek esan du Ormuzkoa istripua barik "eraistea" izan dela, eta agindu du Iranen "erasoari" erantzun egingo diola
Bi pilotuak onik erreskatatu dituzte. Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, ordea, ez du gertatutakoaren zergatiei buruzko xehetasunik eman.
Txistukada ozena jaso du Donald Trumpek New Yorken NBAko finalean
Bart, Madison Square Garden estadioan, New York Knicks eta San Antonio Spursen arteko NBAko finaletako hirugarren partidan, txistukada gorgarria jaso du Donald Trump AEBko presidenteak pantailetan agertu denean. Karguan den presidente bat final horietara joaten den lehen aldia izan da.
Lyhanna neskatoaren bortxaketa eta hilketak haserrea piztu du Frantzian
Justiziak "akatsak" egin dituela onartu du Frantziako Gobernuak. Izan ere, hilketaren susmagarri nagusiak 5 salaketa zituen gutxienez, adin txikikoak bortxatu eta sexu-erasoak egiteagatik. Salaketa horietako batzuk artxibatu egin ziren eta inoiz ez zen neurririk hartu.
AEBk petrolio-ontzi bati tiro egin dio Omanen, Irani ezarritako blokeoa urratzeagatik
Eraso honekin, dagoeneko zazpi dira AEBk "geldiarazitako" ontziak, Donald Trump AEBko presidenteak Irani itsas blokeoa ezarri zionetik.
Grossik (IAEA) elkarrizketarako deia egin dio Irani, tentsioak gora egin ostean
Teheranek "partzialtasun deliberatua" leporatu dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Erakundeari, gatazkari errotik ez heltzeagatik: AEBk eta Israelek Irango instalazio nuklearren aurka egindako erasoak.
Marokok Fronte Polisarioko hiru kide hil ditu eraso batean
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoak (SEAD) hiru dolu egun ezarri ditu. Hildakoetako bat Fronte Polisarioko Idazkaritza Nazionaleko kidea eta Saharako presidente ohiaren semea da.