74 pertsona hil dira Egipton, futbol partida batean
74 pertsona hil dira, tartean polizia bat, eta 248 zauritu dira asteazken honetan Egipton, futbol partida baten ondoren sortu diren istilu larrietan, bertako gobernuak baieztatu duenez. Egiptoko Barne Ministerioak ohar batean jakinarazi dutenez, 47 pertsona atxilotu dituzte, baina ez dute baztertu gehiago atxilotzea.
Port Said hirian izan da liskarra, Egiptoko ipar-ekialdean. 3-1 markagailuarekin bukatu da Kairoko Al Ahli taldearen eta Port Said hiriko Al Masri taldearen arteko norgehiagoka. Etxeko taldeko jarraitzaileek zelaira egin dute salto, eta kanpoko taldeko jokalarien aurka joan dira, korrika. Bi taldeetako jarraitzaileen arteko liskarra sortu da orduan.
Helmy Ali al Atny hiriko Osasun ordezkariak azaldu duenez, hildako gehienek aurpegi hausturak eta barne odoljarioak izan dituzte. Futbol zelaiko harmailetatik erorita ere zendu dira hainbat pertsona.
Ondoren, Armadaren eta Poliziaren kontrolpean geratu da segurtasuna, eta bi helikoptero bidali dituzte Port Said hirira, Al Ahli taldeko jokalariak Kairora eramateko eta zauritutako batzuk ere bertatik ateratzeko. Bisitarien taldeko jarraitzaileak hiritik ateratzeko autobusek ere Armadaren babesa behar izan dute.
Egiptoko futbol txapelketa bertan behera utzi dute, Egiptoko Batzorde Militarrak, berriz, hiru dolu-egun deitu ditu.
Jokalarien adierazpen gogorrak, futbol zelaitik
"Segurtasun indarrek ez gaituzte babestu'', esan du Mohamed Abou-Treika Masry taldeko jokalariak futbol zelaitik bertatik. ''Jarraitzaileetako bat aldageletan hil berri da, nire aurrean'', esan du.
Mohamed Barakat jokalariak ere hainbat hildako zeudela baieztatu du. ''Hilotzak ikusten ari gara. Hemen ez dago segurtasun indarrik ezta Armadako kiderik ere gu babesteko''.
Anaia Musulmanen salaketa
Anaia Musulmanek Mubaraken jarraitzaileei egotzi dizkiete liskar horiek. "Port Saideko gertakariak antolatuta daude, eta lehengo erregimeneko jarraitzaileen mezua da'', esan du Esam al Arian Anaia Musulmanen alderdi politikoaren presidenteordeak.
Zure interesekoa izan daiteke
Erlojuaren aurka ari dira Venezuelan, lurrikarak izan ostean bizirik egon daitezkeenak erreskatatzeko
Nazioarteko lehen laguntza-taldeak eta baliabide logistikoak iristen eta zabaltzen hasi dira. Bitartean, hildakoen eta zaurituen kopuruak gora egiten jarraitzen du etengabe: azken datuen arabera, 1.000 inguru dira hildakoak eta 3.360 baino gehiago dira zauritutakoak.
AEBk Iran bonbardatu du, Ormuzko itsasartean itsasontzi batek erasoa jaso ostean
AEBk drone eta misil biltegien aurka egindako erasoek, beraz, arriskuan jarri dute itsasartea berriro irekitzeko akordioa, eta bake prozesuari buruzko negoziazioek kolokan jarraitzen dute.
Israelek eta Libanok bake akordioa lortu dute Estatu Batuen bitartekaritzarekin
Benjamin Netanyahuk iragarri duenez, Washingtonen lortutako akordioaren ostean, Libano hegoaldean dauden indar israeldarrak bi eremutatik erretiratuko dira. Hezbollah-ek, bere aldetik, ez du akordioa onartu.
Bi euskal herritar desagertuta daude Venezuelako lurrikaren ostean
Zehazki, emakume donostiar bat eta gizon bilbotar bat dira. Orduak igaro ahala, bizirik aurkitzeko aukerak murriztu egiten dira, baina senideek eta lagunek onik topatzeko itxaropenari eusten diote. Bestalde, atzo baieztatu zen Alazne Solabarrieta euskal jatorriko emakumea hil dela.
Emakume batek hondakinen artean izan du umea Venezuelan
Emakumea erreskatatzen ari zirenean hasi zen erditzen, kaosaren eta hondamendiaren erdian. Erreskate-taldeen lanari esker, ama eta jaioberria bizirik atera zituzten. Gertakari horrek itxaropena piztu du, tragediaren kontrapuntua baita; erreskate-taldeak erlojuaren aurka ari dira lanean, lurrikarak izan ostean hondakinen artean harrapatuta geratu diren pertsonak bizirik erreskatatzeko.
Bi lurrikara gogorrek Venezuela astindu dute eta, gutxienez, 235 hildako eta 4.300 zauritu utzi dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, eta nazioarteari laguntza eskatu diote. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Honela jazo dira Venezuelako lurrikarak: bi seismo, minutu bat baino gutxiagoan
Dardara indartsu horiek 280 eraikin ingururi eragin diete, batez ere La Guaira estatuan, eskualde kaltetuena izan baita. Horrez gain, kalte handiak izan dira Caraballedako eta Hondartza Handiko eremuetan. Lurrikara bortitzen ondoren, 30 erreplika izan dira, bereziki La Guaira, Caracas eta Yaracuy estatuak astindu dituztenak.
Mikel Moreno, Caracasen bizi den euskal herritarra: "Eroritako eraikin, zubi eta zuhaitz asko ikusi ditugu"
Mikel La Guairan zegoen lurrikara hasi denean, eta, Agustin, Caracasen. Mikelek etxera itzultzea erabaki du, hiriburura. Ordubetean egiten den ibilbidea osatzeko, ordea, bost ordu behar izan ditu. Ez du ikusitakoa ahaztuko. Erreplikak behin eta berriz nabaritzen dituzte, eta nazioarteko laguntza eskatu dute egoerari aurre egiteko.
Venezuelarekin bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.