Sarraskiaren gunean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Talibanek Afganistaneko ordezkaritza bati eraso egin diote

Ordezkaritza igandeko sarraskia ikertzen ari zen bertan eta matxinoek "hainbat tokitatik tiro egiten hasi ziren", azaldu dutenez.
Atentatua Afganistanen. Argazkia: Efe

Talibanek Afganistaneko ordezkaritza ofizial bati eraso egin diote, igandean AEBetako soldadu batek 17 zibil hil zituen gunean bisitan zeudela.

"Matxinoak tiro egiten hasi ziren", esan du Haj Hagha Lalai Dasgeri Panjwai zonako buruzagi batek, ordezkaritzako kidea, baina hildakorik ez dagoela berretsi du.

Ordezkaritzak igandeko sarraskia ikertzen du, eta kideen artean, Afganistaneko presidentearen bi anai daude, Abdul Qayum Karzai eta Shah Wali Karzai, baita Kandaharreko gobernadorea ere Toryalay Wessa, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X