NBak siriarrei laguntza osoa eman ezinik segurtasun falta dela eta
Nazio Batuak partzialki bakarrik lortu du Siriarako giza laguntza programa herritarrei helaraztea. Milaka siriar oinarrizko beharrak asetu ezinik dabiltza, Siriako egunerokotasuneko segurtasun faltak eraginda.
"Orain arte larritasun egoeran biziraun duen jendeak ezin du gehiago jasan, eta segurtasun falta gehitzen doan neurrian, eguneroko oinarrizko beharrak ere gero eta gehiago dira", esan du Nazio Batuen Giza Laguntzetako zuzendari orokorrak, John Ging-ek.
Ekainean, Nazio Batuak, 500.00 pertsonengana iritsi zen elikadura laguntzekin, eta hilabete honetan 850.000 siriarrengana iristea espero du. Era berean, 100.000 pertsonei bizirauteko beharrezkoak direnak helarazi dizkiete eta gatazkak eragindako 14 probintzietan, milaka mediku botika-kutxa banatu dituzte.
Ging-ek azaldu duenez, Bachar Al Asad-en gobernua era positiboan ari da laguntzen, baina onartu du, oraindik ere hainbat oztopo burokratiko jartzen dituela, bisak ematearena adibidez.
Siriarrak zapaltzen dituen gobernu batekin elkar lana nola egiten duten galdetuta, Ging-ek argi adierazi du lurra kontrolatzen dutenekin egin behar dutela lan, ondoren behar dutenei lagundu ahal izateko.
Oraingoz, Nazio Batuak, martxoan diseinatutako programa batekin dabil lanean, eta milioi bat pertsonengana iritstea espero dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte