Ipar Koreako koheteak objektu bat jarri omen du orbitan
Ipar Koreak jaurti duen helmen handiko koheteak "lurreko orbitan objektu bat" jarri omen du, NORAD Defentsa Aeroespazialaren Ipar Amerikako Aginteak ohar batean esan duenez.
NORADen sistemaren misilen alertarako zerbitzuak Unha-3 kohetearen ibilbidea atzeman eta jarraitu duela esan du, hemengo 00:49ean, eta ordu berean, Hego Koreak eta Japoniak jaurtiketaren berri eman dute.
Ipar Korearen erregimenak "behaketa satelite bat orbitan jartzeko helburu baketsua duen operazioa" defendatu du eta "arrakastatsua" izan dela adierazi du. Seulek, Washingtonek eta Tokiok, besteak beste, "misil balistiko baten ezkutuko proba" dela esan dute.
Hiru Gobernu horiek operazioa gaitzetsi dute, eta oraingoan, Txina batu da, Piongiangen ohiko aliatua.
Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1718 eta 1874 ebazpenek proba nuklearrak eta misilenak ez egiteko eskatzen dute.
NORADen informazioa berretsiz gero, lehen aldia litzateke Piongiangek orbitan satelite bat jarri duela. Aldez aurretik birritan saiatu da teknologia antzekoarekin, erregimenak adierazi izan duen bezala.
'Operazio arrakastatsua'
Ipar Koreako agintariek jakinarazi dutenez, satelitea orbitan jartzeko operazioa "arrakastatsua" izan da "zuen helburua lortu duelako".
Satelitea orbita polarrean sartu da hemengo 00:59ean, jaurtiketa egin eta 9 minutu eta 27 segundura.
"'Kwangmyongsong-3 satelitearen bigarren bertsioa Sohae zentro espazialetik atera da, Unha-3 kohetearekin, eta ondoren, orbitan sartu da", KCNA albiste agentzia ofizialaren arabera.
Sorpresaz hartu dute jaurtiketa nazioartean, astelehenean, "akats teknikoengatik", Ipar Koreako agintariek satelitea jaurtitzeko epea abenduaren 22 eta 29 bitartera atzeratu baitzuten.
Europar Batasunak 'erantzun egokia' aztertuko du
Catherine Ashton Europako Batasuneko kanpo harremanetarako ordezkariak ohartarazi du "bazkideekin kontsulta egin eta gero, Europar Batasunak erantzun egokia" aztertuko duela, misilaren jaurtiketa nazioarteko betebeharren "urraketa garbia" dela iritzita.
Segurtasun Kontseiluari neurrizko erreakzioa eskatu dio Txinak
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari "neurrizko erreakzioa" izateko eskatu dio Txinak, Piongiangen jarrera gaitzetsi ostean.
"Segurtasun Kontseiluko erantzunak zuhurra izan behar du eta neurrizkoa Korean bakea eta egonkortasuna mantentzeko", adierazi du Hong Lei Txinako Kanpo Gaietarako Ministerioko bozeramaileak.
Jaurtiketa 'desafioa' dela dio NBEk
Ban Ki-moon Nazio Batuen Erakundeko idazkari orokorrak Ipar Koreak jaurtitako kohetea gogor kritikatu du, Nazio Batuen ebazpenak "urratzen" dituela eta nazioarteari "desafioa" egiten diola argudiatuz.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruselak Ceutan dauden migratzaile adingabeak Marokora itzultzearen alde egin du
Europako Batzordeko bozeramaile Markus Lammertek berretsi du hiri autonomoan legez kanpo dauden migratzaile guztiak itzuli behar direla, eta espero duela Espainiako eta Marokoko agintariek hori bermatzeko lan egingo dutela.
Baso-suteek ez dute tregoarik ematen Europan
Dozenaka sutek kontinente osoa kiskali dute uda honetan. Baso Suteei buruzko Europako Informazio Sistemaren (EFFIS) datuen arabera, abuztuaren 12ra arte 576.027 hektarea erre ziren lurraldean. Hauek dira sugarren suntsipena erakusten duten satelite-irudi batzuk.
AEB eta Iran bake-elkarrizketa "estraofizialak" egiten ari dira, Trumpen arabera
Bake Memorandumean ezarritako 60 eguneko epea amaitzen den egunean, AEBko presidenteak berretsi du Iranek amore eman beharko lukeela. Horrez gainera, Oman bonbardatzearekin ere mehatxu egin du, honek Ormuzeko itsasartearen kudeaketan esku hartuko balu.
AEBk Hego Korearekin ariketa militar bateratuak murriztuko dituela iragarri du Trumpek
Estatu Batuetako presidenteak igande honetan iragarri duenez, Seulek Iranen aurkako gerrarekin bat egiteari uko egin duelako eta Kim Jong Un buruzagi iparkorearrarekin duen "harreman bikaina" duelako hartu du erabakia.
Landetako azken sutea kontrolatzea lortu dute, eta ebakuatuetako batzuk etxera itzuli ahal izango dute
Landetako prefekturako idazkari nagusiak ohartarazi duenez, baina, "sua kontrolatua egoteak ez du esan nahi itzalita dagoenik; beraz, oso erne egon behar dugu".
Bere jarrera "defentsiboa" "erasokorra" izango dela esan du Iranek eta "ezustekoak" iragarri ditu
"AEBetako indar erasotzaileetako kide bat harrapatzen edo hiltzen duen edonork 30.000 dolar (21.500 euro inguru) edo 5.000 milioi rial irandar jasoko ditu", iragarri du Hatami generalak IRNA albiste agentziak jasotako adierazpenetan.
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.
AEBk Hamasi hitzeman dio Israel Gazatik erretiratuko dela armagabetzeak aurrera egin ahala
Jared Kushnerrek Egipton azpimarratu du 2025ean adostutako bake-plana ez dela berriro negoziatuko eta haren baldintzak beteko direla.