Israelek mila etxebizitza eraikiko ditu lurralde okupatuetan
Israelgo Etxebizitza Ministerioak jakinarazi duenez, mila etxebizitza baino gehiago eraikiko ditu lurralde okupatuetan, Zisjordanian eta Jerusalem Ekialdean, hain zuzen ere.
Palestinarekin bake-prozesua berriro abiatu baino lau egun lehenago egin du iragarpena Israelek.
Ohar baten bidez Uri Ariel Etxebizitza ministroak jakitera eman duenez, "mundu osoko herrialde batek ere ez ditu etxebizitzen eraikuntzari buruzko debekuak edo baimenak onartzen". "Etxebizitzak egiten jarraituko dugu", ohartarazi du Arielek, "Israelgo herritarren beharrak asetzeko asmoz".
1967. urtean Israelek okupatutako lurraldeetan egingo dituzte etxebizitza horiek. Israelek lur propioak direla uste du, baina Nazio Batuen Erakundeak ez du oniritzia eman. 1967. urtean ezarritako muga horiek Palestinako Estatuaren sorkuntza errefusatzeko oinarria dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte