Obama: 'Palestinako Estatu burujabea egon behar da'
"Palestinako Estatu subiranoa Estatu juduarekin, segurtasuna bermatuz" elkarrekin bizi behar dutela esan du gaur Barack Obama Amerikako Estatu Batuetako presidenteak Israelen.
Obamak Benjamin Netanyahu Israelgo presidentearekin agerraldi bateratua egin du Jeruslamen. Israelgo agintariak bi estatuen konponbidearekin "erabateko" konpromisoa azaldu du minutu batzuk lehenago, eta AEBetako buruzagiak jarrera eskertu du.
Agerraldi horretan, Netanyahuk esan du ''bakea lortzeko eta bi herriek bi estatu lortzeko konpromisoa'' dutela. Halaber, Obamaren bisitak ''palestinarrekiko harremanetan aurrera egiten'' lagunduko diela espero du.
Ostegun honetan, Mahmud Abas Palestinako presidentearekin biltzeko asmoa du Obamak Ramallahn, eta, hitzordu horren ondoren, ''esateko zerbait gehiago'' izango duela espero du AEBetako presidenteak.
Edonola ere, bilera horri ekin aurretik, dagoeneko aurreratu du azken bi urteotan ez dutela ikusi eurek nahiko zuketen bezainbeste aurrerapen.
"Egon badaude pozteko hainbat elementu. Izan ere, Palestinar Aginte Nazionalak egoki funtzionatu du Zisjordanian segurtasuna mantentzeko, Israelekin koordinatuta eta AEBen laguntzarekin'', esan du Obamak. Horren harian, Obamak azpimarratu du ''Zisjordaniatik antolatutako talde terrorismoak eraginda'' ez dela Israelen hildakorik izan 2012an.
Obamak esan du Zisjordaniaren garapen ekonomikoan ''zenbait aurrerapauso'' ikusi dituztela, baina aitortu du ez dutela lortu ''israeldarrek herrialde horretan bizi duten isolamendutik ateratzeko'' irtenbiderik, ezta ''palestinarrek bere etorkizunaren jabe direla senti dezaten'' ere.
''Netanyahu eta Abas entzun nahi ditut. Egoera nola ikusten duten jakin eta aurrera nola egin aztertu'', esan du. Ildo horretan, ikuspuntu argiago batekin egin nahi du alde Obamak, bilera horiek egin ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Armada Iran erasotzeko prest dago, baina Trumpek ez du erabaki oraindik
Azken egunotan, Pentagonoak hegazkin eta itsasontzi gehiago mugitu ditu Ekialde Hurbilera, inguru horretan duen presentzia nabarmen handituz. Gainera, Ekialde Hurbilean dituen langile batzuk Europara eta Estatu Batuetara mugiarazi ditu, Iranen gertatu daitekeenaren aurrean.
Zelenskik iragarri du Errusiarekin lan egiten dabilela, Ukrainako balizko su-etena egiaztatzeko mekanismoak ezartzeko
Ukraina, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetako ordezkariek Genevan egin dituzten hiruko bileraren ostean Zelenskik adierazi duenez, ordea, ez da aurrerapausorik izan arlo politikoan.
Iranek aurreratu du "oinarrizko akordio nuklearra" lortu duela AEBrekin
Helburu eta gai tekniko garrantzitsuenetan ados jarri dira, eta, orain, hori guztia testu batean ezarri beharko dute. Hala jakinarazi du Teherango Atzerri ministroak.
Bruselak ikerketa abiatu du Sheinen aurka, diseinu "adiktiboa" duelakoan eta legez kanpoko produktuen salmentagatik
Europako Batzordearen ustez, Txinako plataformak ez du Europako araudia betetzen, ez delako gardena bere gomendio-sistemekin eta legez kanpoko artikuluak merkaturatzeko aukera ematen duelako, besteak beste, haurren sexu-edukiko materiala.
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.