Israeldarren eraikuntza berrien 'legaltasun eza' kritikatu du EBk
Europar Batasunak (EB) Israelek Palestinako lurralde okupatuetan eraiki nahi dituen etxebizitzen "legaltasun eza" kritikatu du, eta hastera doan elkarrizketa-prozesuari oztopoak ez jartzeko eskatu die bi aldeei.
Hala adierazi zuen Michael Mann Atzerri Gaietarako ordezkariak Israelek okupatutako lurraldeetan eraiki nahi dituen 1.200 etxebizitzen inguruan galdetu ziotenean. Neurria palestinarrekin elkarrizketa-prozesua hasi baino lau egun lehenago iragarri dute, 1993. baino lehen preso dauden 104 palestinar askatzen hastearen ordain gisa.
Europako ordezkariak ongi-etorria eman die asteazken honetan hasiko dituzten elkarrizketei, eta hastera doan prozesuari oztopoak ez jartzeko eskatu die bi aldeei. Egonleku berriei dagokienez, Nazioarteko Zuzenbideak "ilegaltzat" jotzen dituela gogorarazi du, "eta arriskuan jartzen du palestinar zein israeldarrentzako bi Estatu sortzearen helburua".
"Aurrerapenak egin ditzatela"
EBren lehentasuna "negoziaketak aste honetan hastea eta aurrerapenak egin ditzatela da", gaineratu du Mannek.
John Kerry AEBko ordezkaria Ekialde Ertainean elkarrizketak biraktibatzea gestionatzen ari zen bitartean, Israelek herrialde amerikarraren babesa izan du eraikuntza berrien proiektua egiterakoan. Eraikinak balizko akordio batean Israelek bereganatuko lituzkeen Jerusalemeko lur okupatuetan kokatuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte