Mubarak kartzelatik irten da eta ospitale militarrean dago
Hosni Mubarak Egiptoko presidentea Torako kartzelatik atera da helikoptero medikalizatu batean, eta Maadi ospitale militarrera eraman dute, hark eskatuta, eta bertan bete beharko du etxeko atxiloaldia, Egiptoko segurtasun indarrek jakinarazi dutenez.
Kartzelaren atarian, Mubaraken dozenaka jarraitzaile eta kazetariak elkartu dira.
Kairoko auzitegi batek Mubarak behin-behinean aske uztea eskatu zuen atzo, behin-behineko espetxeratze aldia amaituta.
Hazem al Beblaui Egiptoko lehen ministroak Mubarari etxeko atxiloaldia ezartzeko agindu zuen atzo dekretu batean, "herrialdeak bizi duen larrialdi testuinguruan".
Behin-behinean kartzelan sartu zuten Mubarak, ustez, Al Ahram kazetaritza taldetik milioika libratan baloratutako opariak jasotzea egotzita. Behin-behineko kartzelaldian jarraitzeko gehienezko epea amaituta, aske utzi dute orain.
Edonola ere, Mubarak beste hainbat auzitan nahasita dago, eta, besteak beste, 2011ko Egiptoko iraultzan manifestariak hiltzea, eta diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzi diote. Hori dela eta, Mubarakek ezingo du Egiptotik irten, eta auzitegiak haren kontu korronteak izoztuta mantenduko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Trumpek 5.000 soldadu estatubatuar erretiratuko ditu Alemaniatik
Boris Pistorius Alemaniako Defentsa ministroak adierazi du AEBk soldadu estatubatuarrak Alemaniatik partzialki erretiratzea aurreikus zitekeela, baina erabaki horrek “argi uzten du Europak ardura handiagoa hartu behar duela bere segurtasuna bermatzeko”. AEBko armadak 36.000 soldadu baino gehiago ditu bertan aktibo.
Trumpek amaitutzat eman du gerra, Kongresuari baimena eskatzea saihesteko
AEBko presidenteak ostiral honetan Kongresuari helarazitako gutun batean baieztatu du Ekialde Hurbileko erasoak "eten" egin direla, nahiz eta eskualdean indar militarrei eutsi eta Teheranekin dituen negoziazioak baketik urrun egon.
Trumpek merkataritza ituna urratzea leporatu dio EBri, eta autoen gaineko muga zerga % 25era igoko du
Europako Batzordeak gezurtatu egin ditu Estatu Batuetako presidenteak egindako salaketak, eta muga-zergen neurri berrien aurrean bere interesak babesteko "aukerak" zabalik dituela ohartarazi du.
Israelek atxilotutako Flotillako ekintzaileak Greziatik aberriratzen hasi dira
Bi ekintzaile, Saif Abukeshek jatorri palestinarreko espainiarra eta Thiago Avila brasildarra, atxikita ditu Israelek, eta Espainiako eta Brasilgo gobernuek berehala askatzeko eskatu dute.
Milaka langile mobilizatu dira mundu osoan beren eskubideen alde, eta lan-baldintza hobeak eskatu dituzte
Europa, Amerika, Asia edota Afrikako hirietan martxa jendetsuak egin dituzte maiatzaren 1ean, soldata hobeagoak, lanaldiaren murrizketa eta prekarietatearen aurkako babes handiagoa aldarrikatzeko, besteak beste.
Iranek negoziatzeko beste proposamen bat bidali dio AEBri
Trumpek onartu du Iranek "aurrerapausoak" eman dituela bere proposamenean, baina ez du baztertzen aukera militarra.
Elon Muskek onartu du xAIk OpenAIren modeloak erabili dituela Grok entrenatzeko, destilazio bidez
Destilazioa AA modelo baten ikasitakoak beste bati transmititzeko praktika da; horrela, modelo txikiago batek sare neuronal handiagoen jokabidea imita dezake.
Israelek Global Sumud Flotillako bi ekintzaile eraman eta gainerakoak askatu ditu Kretan
Global Sumud Flotillak "legez kanpoko bahiketa" salatu du eta bi kide askatzeko nazioarteko presioa eskatu du; Israelek Gazaren aurkako itsas blokeoa defendatu du.
Trump, Italian eta Espainian dituen tropa estatubatuarrak erretiratzeaz: "Zergatik ez nuke egin behar?"
Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen ustez, Europako herrialde batzuek ez diote lagundu behar izan duenean, Washingtonek Ukrainako gerran lagundu arren, AEBrekin "zerikusirik" ez badu ere.
Israelgo Armadak Global Sumud Flotillako 22 ontzi atzeman ditu nazioarteko uretan
Erasoa nazioarteko uretan egin du, Israeldik 1.000 kilometrora. Israelgo Atzerri Ministerioak jakinarazi duenez, 175 ekintzaile atxilotu dituzte. Azken orduetan, Greziako hondartza batean utziko dituztela jakinarazi dute. Israelen eta inguruetan dauden Espainiako enbaxadak aktibatuta daude bertako pasaportea duten atxilotuak artatu ahal izateko.