Alemaniak, Sirian, balizko esku-hartze militarrean ez du parte hartuko
Dena den, abuztuaren 21ean, Damasko kanpoaldean izandako eraso kimikoa oso larria izan dela azpimarratu du, eta eraso horren erantzuleak zigortu behar direla gaineratu du Alemaniako Kantzillerrak.
Hori dela eta, Sirian ustez izan zen eraso kimikoa ikertzen ari den Nazio Batuen Erakundeko adituei, bertan jaso dituzten frogen inguruko datuak, ahal bezain laster, publikatzeko eskatu die.
"Prozesu politiko" batek, soilik, ekar dezake bakea Siriara, Merkelen ustez. Horregatik, Nazio Batuen erakundeko Segurtasun Kontseiluak adostutako erabaki bat har dezan, lan egingo du.
Siriako errebeldeek, eraso militar baten aurrean, lurraldera tropa estatubatuarrik ez ekartzea gomendatu dio AEBetari
Errebelde siriarrek, bestalde, Bashar Al Assad presidentek dituen leku estrategikoak urrutitik erasotzeko eskatu diete ipar amerikarrei. Halaber, lurreko erasoak beraien esku geratzea eskatu dute.