Alderdi sozialdemokratak irabazi ditu Austriako hauteskunde orokorrak
Gobernuan dagoen koalizioak doi-doi irabazi ditu Austriako hauteskunde orokorrak. Sozialdemokratek eta demokristauek osatzen duten koalizioak lortu du boto gehien, baina nabarmen gora egin dute ultranazionalistek eta populistek, botoen laurdena baino gehiago eskuratuta.
SPÖ Alderdi Sozialdemokratak irabazi ditu hauteskundeak botoen % 27,1rekin, eta alderdi demokristaua izan da bigarren botoen % 23,8 eskuratuta.
Bi alderdiek botoak galdu dituzte 2008ko hauteskundeekin alderatuta, baina bi alderdi bozkatuenak izatean jarraitzen dute. Parlamentuan gehiengoa izango dute aurrerantzean ere 183 eserlekutik 99 eskuratuta.
Eskuin muturreko FPÖ alderdiak eta Austriako Alderdi Liberalak nabarmen egin dute gora, botoen % 20,7 lortuta, 2008an baino % 3,2 gehiago.
Berdeek botoen % 12,2 eskuratu dute, duela 5 urte baino ia puntu bat gehiago.
Team Stronach alderdi populistak ordezkaritza lortu du Austriako Parlamentuan lehen aldiz, botoen % 5,8rekin.
NEOS alderdi liberalak ere Parlamentuan sartzea lortu du, botoen % 5,2 eskuratuta.
Austriarrek hurrengo bost urteetako Gobernua aukeratu dute igande honeta, Goizeko 07:00etan zabaldu dituzte hautestontziak, eta 17:00ak arte egon dira irekita.
Austria, Alemaniarekin batera, krisi ekonomikoa hobetoen gainditu duen herrialde europarra da, %5,1eko langabezi tasarekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Erregaiaren prezioak kamioilariak estutu eta AEBko ondoez ekonomikoa larriagotzen ari da
Ehun bat zauritu eta 13 atxilotu Portugalen, etxebizitzaren aldeko kanpaldiak berriro hustu ondoren
Dozenaka kanpadenda jarri dituzte Erromako Koliseoaren aurrean, bizitzaren kostua garestitzearen aurka protesta egiteko
Manifestazio jendetsuak izan dira hirugarren larunbatez Frantzian, eta 500 lagun baino gehiago atxilotu dituzte