Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Orlando Hernandez, Honduraseko presidente

Halere, Zelaya presidente ohiaren emazte eta Aske alderdiko buruak aktak berraztertzea eskatuko du.
Porfirio Lobo eta Juan Orlando presidentea, parez pare. EFE
Porfirio Lobo eta Juan Orlando presidentea, parez pare. EFE

Juan Orlando Hernandez hautagaia aukeratu dute Honduraseko presidente, Hauteskunde Auzitegi Gorenak baieztatu duenez, bozen % 36,8 lortuta, Xiomara Castro Askatasuna eta Birsorrera  (Aske) alderdiko hautagaiak lortutako % 28,79ren aldean.

"Ondorioz, Honduraseko Alderdi Nazionaleko Juan Orlando Hernandez Alvarado abokatua da presidentetzarako hauteskundeen irabazlea", David Matamoros Auzitegiaren presidenteak irratian eta telebistan esan zuenez.

Matamorosen arabera, 3.232.266 pertsonak (3 milioitik) eman zuten botoa hauteskunde egunean eta parte-hartze historikotzat jo zuen.

Juan Orlando Hernandez presidente deklaratzeko ekitaldiaren bezperan, Zelaya presidente ohiaren emazte eta Aske alderdiko buruak aktak berraztertzea eskatuko duela iragarri zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Thiago Ávila y Saif Abukeshek en una foto previa a la misión de 2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek Thiago Avila eta Saif Abukeshek aktibistak gaur bertan askatu, eta deportatu egingo dituzte

Israelgo inteligentzia zerbitzuak Adalah giza eskubideen aldeko erakunde eta laguntza legala ematen duen taldeari jakinarazi dionez, bi ekintzaileak "gaur bertan" askatuko dituzte, eta zaintzapean jarraituko dute, deportatuak izan arte. Adalahk egoera gertutik jarraitzen ari dela esan du, "askatzea gauzatzen dela, eta datozen egunetan deportazioa gertatzen dela ziurtatzeko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X