Errusiaren kontrako zigor arinak
Europar Batasunak eta Estatu Batuek onartu dituzten zigorrak ez dute ezertarako balio. Errusiako herritarren kontrako zigorrak dira, ez Errusiaren kontrakoak. Krimean gertatutakoaren arduradun jotzen dituzten 20 bat errusiarren kontrako zigorrak dira onartu dituztenak, baina ez dira ez arduradun politikoak ezta goi mailako militarrak ere, erdi mailako ardurak baino ez dituzte.
Eta ezarriko zaien zigorren artean daude, ez zaiela baimenik emango Europar Batasunera edo Estatu Batuetara joateko eta herrialde horietan dirua edo ondasunak badituzte, konfiskatu egingo zaizkiela. Baina mota honetako zigorrek beste kasu batzuetan ere erakutsi dute, SIRIAn esaterako, ez dutela ezertarako balio.
Zigorrak eraginkorrak izan daitezen zigortu nahi den herrialdeko ekonomiara zuzenduta egon behar dute. IRANgoa da kasurik argiena, ezin zuen bere petrolioa herrialde askotara esportatu eta ezta herrialde horiekin finantza-eragiketarik egin ere.
Hala eta guztiz ere ayatolen erregimenak sendoa izaten segitzen du IRANen. Orain IRANen kontrako zigorrak gainera leundu egin dituzte. Errusiaren kasuan, Europar Batasunak eta Estatu Batuek ezarritako zigor arin horiek ahultasunaren seinale modura hartuak izan litezke baina baita zuhurtziaren seinale ere.
Denek jakin badakite zein larria den Errusiarekin erabateko liskarrean hastea eta nahiago dute denbora irabazi.